FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAKO PIN, PAN, PUN, DIBERTSIOZ BETETAKO PARKEA
 
18/12/2015 • PINek abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra irekiko ditu ateak jendearentzat. Parkinga doan da
 
   
handitu

Aurten ere, berriz dator Ficobara gehien espero ohi den jardueretako bat: Eguberrietako Pin, Pan, Pun Haur-parkea. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte zabalduko ditu ateak. Bi aste horietan Ficobako hiru pabiloiak haurrez eta helduez beteko dira, Haur Parkeak edizio honetan eskaintzen dituen proposamen askotarikoaz gozatzeko prest. Eta hori guztia, ilararik eta jende-pilaketarik gabe, tokia mugatu egingo baita, lasaitasunez gozatu ahal izateko.

 

PINa, pabiloiz pabiloi

2.071 m²-ko azalera duen Ficobako 3 pabiloian jarriko dira ohizko barrakak.Askotariko eskaintza horretan, ez dira faltako kanguroa, dragoia, noria, haurrentzako talka-autoak eta ohe elastikoak.

 

Horiek guztiek partekatuko dute tokia SportJam Kids Park-erekin. Parke horrek lehen aldia izango du Ficobako PINen. Jarduera horretan, umeek beren trebetasunak erabili ahal izango dituzte scooter gainean, etxetik ekarri beharrik gabe, bertan izango baitituzte erabiltzeko moduan scooterrak eta kaskoak.

 

Beste bi pabiloietan, umeek jarduera ludikoak aurkituko dituzte, baina jarduera-eskaintza zaindu bat ere bai; jarduera entretenigarriak noski, baina helburu didaktiko bat dutenak.

 

2 pabiloian, Battlefield Live da proposamen preziatuenetako bat. Joko horretan, parte-hartzaileak azken belaunaldiko bideojoko bateko protagonistak direla sentituko dute, izpi infragorriekin lehiatuz. Beste alternatiba batzuk nahiago dituztenentzat, teknologiarekin lotutako proposamenak aurkituko dituzte; hala nola, robotika eta scratch tailerrak (programazioa), edo software libreko jokoetara sartzeko aukera, eta baita parte-hartzaileak jolastuz birziklatzen ikastera animatuko dituzten jarduerak ere.Beti arrakastatsua den zezen mekanikoa, puzgarriak, ping-pong mahaiak, hockeykoak, futbolinak eta ludotekak osatzen dute pabiloi horretako eskaintza.

 

Bubble Soccer jarduerak futbola, talkak, segurtasuna eta dibertimendua nahasten ditu burbuila baten barruan, eta aurten, Ficobako 1 pabalioan egongo da, scalextric erraldoi batekin batera.

 

Jolas-heziketazko tailer eta jarduerak dira pabiloi horretan aurkitu ahal izango ditugun beste proposamenetako batzuk. Haien artean, aurten, bideojoko bat nabarmentzen da, zeren umeak bullyingari buruz kontzientziatzeko aukera ematen baitu. Material birziklatuarekin egindako esku-lanak eta eguberrietako dekorazio-elementuak izango dira leku horretan umeei eskainiko zaizkien proposamenetako batzuk. Bertan, hozkailutarako iman bat eraikitzen ere ikasiko dute.

 

Aurten, ez da faltako bere hitzordura egunero karaokea egiteko eszenatokia ere; jarduera hori bisitarien aldetik preziatuenetako bat da. Gainera, proposamen ludikoak ere izango dira, ingelesa eta frantsesa jolastuz ikasteko.

 

Arrazoi asko dira Ficobako PINera joateko, eta horiez gainera, beste bat: sarrera erostean  Eguberrietako “Bizi Irun” kanpainako euro bateko txartel bat emango da sarrera bakoitzeko, Zabaltza plazako patinatzeko pistan erabili ahal izateko, edo Oiasso museoan, Irunen ere bai, edo Ficobako PINen beste egun dibertigarri bat pasatzeko.

 

Eguberrietako Haur Parkeak 3 eta 13 urte bitarteko neska-mutil guztien nahiak ase nahi ditu.Neska-mutilak eta beren familiak, Gipuzkoako bazter guztietakoak; izan ere, Ficobako PINen asmoa da lurraldeko txoko guztietara iristea eta Gipuzkoako herri guztietako jendea erakartzea, erraz iritsi baitaiteke Ficobara, eta eroso eta doan aparkatu bertako instalazioetan; edo "topoz" ere etor daiteke Irun-Ficoba geltokiraino.

 

Datu praktikoak:

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte, 15:00etatik 20:00etara irekita.

ITXITA abenduaren 21, 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean. 

PREZIOAK:13 urte arteko umeek:7€.

Helduek:6€ 

3 urte arteko umeek:dohainik

10 umetik gorako taldeek:5€ ume bakoitzeko (+ heldu laguntzailea doan)

Familia ugariak (txartelarekin):5€, ume bakoitzeko.

 

http://pin.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu