FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  HELBURUAK BETE DITU EGUBERRIETAKO AZOKA ETA 20.200 PERTSONA BAINO GEHIAGO ERAKARRI DITU
 
09/12/2015 • Giro izugarria izan da Ficobako hiru pabiloietan asteburuan nagusitu den ezaugarria. Azokako lau egunetan 20.200 pertsonak bisitatu dute erakustazoka. Jardunaldi jendetsuena igandekoa izan zen 7.000 bisitarirekin eta horren ondoren, asteartekoa, 5.500 bisitarirekin. Azokan 20.000 bisitari kopurua gainditu den laugarren edizioa da, eta badirudi finkatu egin dela kopuru hau.
 
   
handitu

“Oso pozik gaude etorri den jende kopuru ikaragarriarekin, komentatu du Mónica Alday azokaren zuzendariak. Nolabaiteko prebentzioa genuen azken egunetan mugaren inguruan gertatzen ari diren trafiko arazoengatik. Baina argi geratu da Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak publiko fidela daukala eta publiko horrek hamargarren urtemuga honetan ere parte hartu nahi izan duela”.

 

Zalantzarik gabe, efemeride hau dela eta antolatu diren zozketa eta opari ugariak izan dira erakargarritasunetako bat. Produktu sortak, Eguberrietako saskiak, 125 euroko txartelak eta sari handia, gaur abenduaren 9an, 13:00etan, notarioaren aurrean zozketatuko den bi lagunentzako kruzeroa. Guztira, 35 opari baino gehiago.

 

Inguruan eragina duen azoka

Edizio honetan 148 erakusketari izan dira Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan parte hartu dutenak. Aurreko urteetan bezala, asko dira Gipuzkoatik eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo datozenak. Balio erantsi bat da inguruan sortzen den eraginari dagokionez. Ostalaritza sektorean bakarrik eta azokaren eraginez, 300 ostatu-gau izan direla kalkulatzen da.

 

Eguberrietako Haur Parkea, Ficoban izango den hurrengo hitzordua

Eguberrietako PIN, PAN, PUN Ficobako Haur-parkearen edizio berria abenduaren 22an zabalduko ditu ateak. 3 eta 13 urte bitarteko umeentzat pentsatutako ekitaldia da. Urtarrilaren 4ra arte disfrutatu ahalko dute une atsegin bat pasatzeko proposamenez eta arrazoiz josita egongo diren hiru pabiloietan. Eta guztia, ilararik eta pilaketarik gabe, sar daitekeen jende kopurua mugatua baita, lasai-lasai ibili ahal izateko.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu