|
"Baikor izan nahi eta izan behar dugu:aldaketek beti eskaintzen dituzte aukerak, batez ere garaiz prest daudenentzat; horrelako egoeretatik etekina ateratzen dakitenentzat".Horiek izan dira Adolfo Uriartek, AZTIko Itsas Ikerketa Unitateko Balio Zuzendari eta Uhinak kongresuaren batzorde antolatzaileko kide ere badenak, esandako hitzak.
Hain zuzen ere hori da datorren astean Ficoban egingo den "Uhinak Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko I. Mugaz gaindiko Kongresuaren" helburuetako bat:zientzialarien, administrazioen eta enpresen arteko topalekua izatea, guztien artean gure itsasertzaren etorkizunaren plangintza egiten hasteko; modu bateratuan la egitea, azkarrago eta hobeto ikasteko; unean unean agertzen diren aukerei etekina ateratzeko, eta lankidetzaren adibide izateko ahaleginak egiteko, era horretan, beste kostaldeko erkidegoei gure esperientziak eta ezagutza helarazteko".
Anbizio handiko helburua da hori; baina, horrez gain, mugaz gaindiko kongresu horrek beste asmo bat ere badu: ibilbide-orria ezartzea, klima aldaketak itsasertzean izango dituen inpaktuek sortzen duten ziurgabetasunari erantzuteko.
Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresuakbi jardunaldi egingo ditu Ficoban, eta bertan, Espainiako eta nazioarteko adituek planteamendu aktibo batetik aztertuko dute zein jarduera jarri behar diren abian gure itsasertzak, Euskadikoa eta Akitaniakoa, prestatzeko, era horretan, klima aldaketak ziur asko datozen urtetan izango dituen eraginei aurre egiteko.Kongresuaren beste xedeetako bat da Itsasertzaren kudeaketarako eta mantentze-lanetarako lankidetza-sinergiak eta dinamikak sortzea, mugaz haraindiko ikuspegia oinarritzat hartuta.
Ekitaldi hori, Arku Atlantikoko Euroeskualdean antolatu da, eta bertan ez dira programako gaiak modu magistralean konpondu nahi; horren ordez, hausnarketarako puntu batzuk eman nahi dira, aipatutako gaietan parte hartzen duten eragileentzako interesgarriak izan baitaitezke.
Hitzaldiak eta hizlariak ere, mugaz gaindikoak
Uhinak kongresua zenbait gai blokeren inguruan antolatu da:klima-aldaketaren erronkak itsasertzean, bereziki Euskadin eta Akitanian; efektuak eta egokitzapena itsasertzeko erabileretan; aldaketa kudeatzeko eta erabakiak hartzeko aplikatu eta garatu beharreko tresnak; muturreko gertakarien inpaktuak, eta itsasertzaren etorkizuneko erabileretan izan ditzaketen ondorioak.Gai horiek guztiak mugaz gaindiko ikuspegiaren arabera jorratuko dira, Uhinak kongresuan parte hartzen duten herri administrazio eskudunetako kudeatzaileek ematen dute ikuspegi hori, baita zientzialari eta ikerlariek ere.
Bisitariak
Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresuak 140 partaide inguru bilduko ditu Ficoban, eta partaideen jatorri geografikoa mugaz gaindikoa baino askoz ere zabalagoa da.Partaide gehienak Euskaditik eta Akitaniatik badatoz ere, kongresuak Espainiako estatuko beste eskualdeetako eta beste herrialde batzuetako bisitariak erakarri ditu, besteak beste, Herbehereetatik.
Angel Borja, inaugurazioko hizlaria
Angel Borja, AZTIko biologo eta Espainiako estatuko zientzialari garrantzitsuenetakoak emango du kongresuaren inaugurazioko hitzaldia, "Erronka handiak itsas ekosistemen ikerketan" izenekoa.
Bere hitzaldian, gizakiak usadioz itsasoan egin dituen jarduerei buruz hitz egingo du Angel Borjak (arrantza, garraioa eta abar), eta nola, azken urtetan, bestelako jarduera batzuk ere jarri diren abian; hala nola, energia berriztagarrien aprobetxamendua, akuikultura itsaso zabalean edo aisialdiko itsas jardueren areagotzea.Ikerlari horren hitzetan, "jarduera horiek guztiek inpaktu handiagoak edo txikiagoak sor ditzakete itsas ingurunean.Gainera, gero eta argiago dago klima-aldaketak eragina duela ozeanoetan, eta giza jardueretan ere zuzeneko eragina duela".Beraz, "giza jarduerak eta ozeanoetako baliabideen ustiapena iraunkorragoak izan daitezen, itsas ingurunea modu egokiagoan kudeatu behar da", adierazi du AZTIko adituak.
Horretarako, itsas inguruneari buruz ahalik eta kalitate oneneko informazioa eman behar du zientziak, era horretan, hartzen diren erabakiak ez dezaten itsasoaren etorkizuna arriskuan jarri.Angel Borjaren hitzetan, "itsasoaren ikerketak dituen zortzi erronka nagusiak aipatuko ditut nire hitzaldian.Erronka horiei aurre egiteko, zientzialariok gizartearen eta kudeatzaileentzako eskuragarria den ezagutza sorrarazi behar dugu; halaber, epe luzera ozeanoen egoera kontrolatu eta ebaluatzeko metodo berritzaileak garatu behar ditugu, betiere klima aldaketa kontuan hartuz, eta gizakia ekosistemetako kidetzat joz", adierazi du."Hori guztia egitea lortzen badugu, itsasoko baliabideak modu iraunkorragoan erabiltzea lortuko dugu", esan du biologoak.
AZTI, kongresuaren euskarri zientifikoa
Ficobak eta AZTIk —Itsas Berrikuntzan eta Elikaduran aditua den Zentro Teknologikoak— lantalde gisa egindako baterako hausnarketaren emaitza da Uhinak, eta, horrelako kongresu batek behar duen ikuspegi zientifikoa ematen du.AZTIk 30 urteko esperientzia dauka, eta ikerketan zein teknologia-berrikuntzan lan handia egin du, era horretan, gure ingurunearen garapen iraunkorragoa lortzeko.Horretarako, AZTIk itsasoa eta itsasertza aztertzen ditu, eta osoko ikuspegi batetik horien ezagutza errazten du (itsas ingurunearen ezaugarri fisikoak, ekologikoak eta sozioekonomikoak eta haien arteko elkarreraginak), itsasertzaren kudeatzaileei eta erabiltzaileei erabakiak hartzen laguntzeko.
Erakundeen babesa
Uhinak kongresuak babesa jaso du Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren, Akitaniako Eskualde Kontseiluaren, Hego Lapurdiko Hirigunearen, Donostia Turismo&Convention Bureauren eta Basquetourren eskutik.Erakunde horiek guztiek ekitaldian parte hartzea sustatu dute, beren ustez, itsasertzean klima-aldaketak eragindako ondorioen aurrean neurriak hartu behar izateak itsasertzaren ustiapen- eta mantentze-jarduerak garapen iraunkorragoa bultzatzeko balio baitezake.
Ramon Iribarren memoriala
Kongresua Irunen egingo denez, logikoa da hori Ramon Iribarreni eskaintzea.Bide, ubide eta portuetako ingeniaria izan zen Iribarren.Irunen jaio zen, eta Gipuzkoako portu askotako proiektuen eta eraikuntzaren arduraduna izan zen.Horrez gain, azterlan eta txosten ugari idatzi zituen, besteak beste, La Restingaren defentsarako, Loandako (Angola) petrolio portuaren proiektuari buruz, Kolonbiako Cartagena hiriko kostaldea defendatzeko txostena eta abar.Iribarreni buruzko erakusketa baten bidez, Uhinak kongresuak omenaldia egingo dio.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Silvia Turné
Ficobako prentsa-arduraduna
616 112 580
prensa@ficoba.org
Irantzu Zubiaur
AZTIko marketin eta komunikazioa
667 174 330
izubiaur@azti.es
|