FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAK %73 LORTU DU AURREZTEA BERE APARKALEKUKO ENERGIAREN KONTSUMOAN LED TEKNOLOGIARI ESKER
 
21/09/2015 • Lanpara bakoitzeko kontsumoa lehengo fluoreszenteen 180W/h izatetik 48W/h izatera pasa da led lanpara berriekin. Ficoba lurrazpiko aparkalekuko lanpara fluoreszenteen ordez led argiak jartzen hasi da, erakustazokaren eraginkortasun energetikoa sustatzeko neurriak bultzatzeko duen politikari jarraiki.
 

Kontuan hartu behar da Ficobako aparkalekua publikoa dela eta segurtasun araudiak eguneko 24 orduetan argiztatuta egon dadila  eta airea orduoro berritu dadila exijitzen duela.Horrek energia-kontsumo handia eragiten du; eta kontsumo hori orain dezente murriztuko da.Led lanparek fluoreszenteek baino %73 gutxiago kontsumitzen dute; gainera, lanpara fluoreszenteek birziklapen-kostuak izaten dituzte, led teknologian apenas daudenak.Bestalde, led lanparen bizitza erabilgarria zazpi urte gehiagokoa da fluoreszenteena baino.Ficobak espero du egindako inbertsioa 9 – 14 hilabetetan amortizatuta egotea.

 

Aparkaleku balioaniztuta

2014ko urtarrilean Ficobak bere gain hartu zuen aparkalekuaren kudeaketa, eta bi helbururekin hartu ere:

Alde batetik, indartu egin nahi zen erakusketari zein bisitarientzako Ficobaren eskaintza eta balio erantsi handiago bat eskaini.Gaur egun erakustazoka bakarretakoa izango da erakusketari zein bisitariei doako aparkalekua eskaintzen diena.

Bestalde, aparkalekuaren barne kudeaketak hura dohainik izateko bidea ekarri du, baita ekitaldirik ez dagoen egunetan ere, eguneko ordutegian, 08.00etatik  22.00ak arte.Era berean, diru-iturri osagarria ere bilakatu da, gaueko abonatuentzako kanpainak izan duen harrera onari esker, aurreikusten zen ehun erabiltzaileko muga lortu baita.Zifra hori ez dago gainditzerik, Ficoban egin ohi diren ekitaldi jendetsuei begira arazorik ez izateko.Bestalde, kanpoaldeko aparkalekuaren zati bat alokatuta dauka urte osoan DGTk, gidatzeko azterketak egiteko.Ekintza horiei guztiei Ficobako kanpoaldeko aparkalekuan egiten diren ekitaldiak gehitu behar zaizkie, hala nola kontzertuak, zirkoak, eta abar.

Ficobako aparkalekuaren erabilerak gora egin du azken urteotan.2012an, instalazio hauek artean ere enpresa pribatu batek  kudeatzen zituenean, erabiltzaileak 22.000 ziren. Ficobak aparkalekuaren kudeaketa bere esku hartu zuen lehen urtean, hau da, 2014an, erabiltzaileak XXX izatera heldu ziren.  Aurten seguru aski gainditu egingo da zifra hori, uztaileko datuen arabera Ficobako aparkalekua XX erabiltzailek erabili dute eta.

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu