FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  13.289 BISITARIREKIN ITXI DU XII. EDIZIOA BIOTERRAK
 
09/06/2015 • Bisitarien kopurua %30ean gehitu da 2014koaren aldean. Bioterra Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak ahalegin handia egin du ingurumenarekiko, ekologiarekiko eta iraunkortasunarekiko interesa bultzatzeko gizartearen sektore berrietan, azokarako sarrera doan jarriz.
 
   
handitu

Datuak aztertuta, emaitza onak eman ditu estrategiak; izan ere bisitarien kopurua %30ean gehitu da 2014koaren aldean, 13.289ko kopurura helduz.

Publiko orokorrarengana iristeko bokazioa Bioterrak sektoreko profesionalak erakartzeko lanaren osagarria da. Proposamen interesgarriak aurkitzeko aukerak izan dira 2015eko Bioterran parte hartu duten 167 erakusketarien artean.

Azokak iraun duen hiru egunetan oso giro animatua izan da pabiloietan. Ohi den bezala, jende gehien etorri zen eguna igandea izan zen, guztira 5.946 bisitari etorri baitziren. Bioterrak 10.000 bisitari baino gehiago izan duen hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Azterketa historiko bat eginez ikusten da egungo edizioak hirukoiztu egin dituela 2004ko ekainean egin zen lehen edizioan lortutako emaitzak. Goranzko joera honek erantzuten dio azken urte hauetan sektore ekologikoak berak izandako gehikuntzari.

Publikoaren intereseko eremuei buruz, ikusten da gero eta interes handiago dagoela Geobat pabiloiko proposamenei buruz. Pabiloi horren gaiak geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta gestio ekologikoa dira.

Mónica Alday Bioterrako zuzendariaren hitzetan: “azokaren balantzea oso positiboa da. Erakusketarien eta bisitarien kopuruari buruz genituen helburuak lortu ditugu. Erakusketariak publiko berrietara eta publiko profesionaletara iristeko aukera izan dute. Eta bisitariak erakusketa eskaintza zabal batez disfrutatzeko aukera izan dute, baita antolatu ditugun hedapenezko, aisialdiko jarduerez eta jarduera praktikoez ere”.  

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu