FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRAREN XII. EDIZIOAN SARRERA DOAKOA IZANGO DA
 
27/04/2015 • Erabaki horrekin, kultura ekologikoa gizarteratzeko bidean aurrerapausoa eman nahi da. 1962an egindako Bakearen Martxarengatik ezaguna den Satish Kumar aktibista ekologikoak bertaratzea baieztatu du. Azoka ekainaren 5etik 7ra arte izango da Ficoba erakustazokan.
 
   
handitu

Gaur goizean, Bioterrak eta Eneek—Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (azokaren Batzorde Antolatzailearen kidea)— prentsaurrekoa eman dute Ficoban, Bioterraren XII. edizioaren nobedade batzuk eta Euskadiko nekazaritza ekologikoak 2014ko ekitaldian izandako datu esanguratsuenak ezagutzera emateko.

Bioterraren edizio berriak nobedade bat dakar: bisitariek sarrera doan edukiko dute. Erabaki horrekin azokak daukan bokazioari erantzun nahi zaio, hau da, kultura ekologikoa gizarte osoan zabaltzea. Eta, hala, kontsumo arduratsuak eta iraunkorrak erakartzen ez dituen publikoari proposamen ezberdinak erakustea, haiek ezagut ditzaten. Azken finean, Bioterrak ateak parez pare zabalduko ditu aurten, erakusmahaiek beren proposamenak iritsaraz diezazkioketen gero eta zabalagoa den publiko bati.

 

Satish Kumar, ekologiaren eta indarkeriarik ezaren munduan aditua.

Hizlarien atalean aipagarria da Satish Kumar aktibistaren parte-hartzea. Erromes pentsalaria, hezitzailea eta aktibista, Indian jaio zen. Gaztaroan indarkeriarik ezaren apostolu bihurtu zen, eta 1962an “Bakearen Martxa" izenekoan murgildu zen. Gandhiren hilobiaren eta John Fitzgerald Kennedy-ren hilobiaren arteko 12.000 kilometroak oinez egin zituen, dirurik gabe, eta potentzia nuklear garrantzitsuenen (Washington, Londres, Paris eta Mosku) liderrak “bakearen tea” hartzera gonbidatu zituen.

Britainia Handian egoiliar, Schumacher College ekologiaren ikerketarako nazioarteko zentroaren programaren sortzaile kidea eta zuzendaria izan zen, eta The Small School-en programarena ere bai. Gaur egun Resourgence & Ecologist aldizkariaren editorea da. Hainbat liburu idatzi ditu, eta igorritako mezua da eztabaida politiko eta sozial guztietan naturari lehentasuna eman behar zaiola.

 

Nekazaritza ekologikoak hazten jarraitzen du

Gaur goizean Ficoban egin den prentsaurrekoan Eneek Kontseiluko Ramón Bengoa zuzendariak Euskadiko nekazaritza ekologikoaren 2014ko balantzea egin du. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren arabera, operadore ekologikoak % 12 igo dira 2013arekiko, eta orain bertan 434 daude izena emanda, 2013an baino 45 gehiago. Arabak % 8ko hazkundea eduki du, Gipuzkoak % 18koa eta Bizkaiak % 7koa. Euskadiko operadoreen % 40 Gipuzkoan daude, % 30 Araban eta % 30 Bizkaian.

Laborantza ekologikoaren azalerari dagokionez, %9 hazi da 2013arekiko, 2.874 hektarea ekologiko daudelarik. Pasadan urtearekin alderatuta, azalera ekologikoa % 13 hazi da Araban, % 0 Bizkaian eta % 10 Gipuzkoan. Hala, Araban biltzen da Euskadiko laborantza ekologikoko azaleraren % 58a; Bizkaian, aldiz, % 23a, eta Gipuzkoan gainerako % 20a.

2014ko amaieran, Euskadin, laboratutako azalera osoa honela banatzen zen: % 63 larreak, belardiak eta bazkak; % 15 mahatsondoak, % 4 barazkiak, % 9 aleko zerealak eta lekaleak % 6 fruta-arbolak eta % 4 beste laborantza batzuk. Araban: % 52 larreak, belardiak eta bazkak; % 25 mahatsondoak, % 11 aleko zerealak; % 2 barazkiak, % 1 fruta-arbolak, % 3 lekaleak, % 1 tuberkuluak, % 1 olibadiak, eta % 2 industria-laborantzak. Bizkaian: % 84 larreak, belardiak eta bazkak; % 8 fruta-arbolak, eta % 7 barazkiak. Azkenik, Gipuzkoan: % 69  larreak, belardiak eta bazkak; % 19 fruta-arbolak; % 7 barazkiak; % 2 mahatsondoak, eta % 1 fruitu lehorrak.

Mahatsondoa da Euskadiko laborantza ekologikorik garrantzitsuena, % 21eko azalera galdu badu ere pasadan urtearekiko. Euskadin laboratutako 432,7 Ha mahatsondo honela banatuta dago: 418,5 Ha Araban, 11,6 Ha Gipuzkoan eta 2,7 Ha Bizkaian. Mahatsondoaz gainera, belar usaintsuen eta industrialen laborantzak behera egin du 2013arekiko. Hazi diren laborantzen artean aipagarriak dira hauek: barazkiak 124,5 Ha 2014ko amaieran (% 19 hazi dira), aleko zerealak 190,5 Ha (% 33 hazi dira), aleko lekaleak (% 51 hazi dira) eta fruta-arbolak 182,2 Ha (% 11 hazi dira); bestalde, tuberkuluak % 13 (24,7 Ha)  eta olibadiak % 29 (16,7 Ha) hazi dira. Barazkien laborantzak datu esanguratsuak ematen dizkigu, Euskal Autonomia Erkidegoan barazkien laborantzarako erabiltzen den azalera osoaren ia % 20k ziurtagiri ekologikoa baitu. (Iturria: produktu ekologikoen behatokia 2013, HAZI).

 

Abeltzaintza ekologikoari dagokionez, Euskadin 95 abeltzaintza-ustiapen daude, eta horrek % 23 igo dela erakusten digu. Haragitarako behi-azienda (% 26), haragitarako ardi-azienda (% 18) eta hegazti-hazkuntza (% 19) dira Euskadiko abeltzaintza-jarduera nagusiak.

Euskadin, ekoizpen ekologikorako azalera txikia bada ere, aipagarria da nekazaritzako elikagaien eraldaketan aritzen den enpresa-kopurua, proportzionalki garrantzitsua Estatuko beste erkidego batzuekin alderatuta. Ildo horretatik, nekazaritzako elikagaien jarduerak 139 dira; horrek urte arteko % 9ko hazkuntza erakusten digu. Araban dago nekazaritzako elikagaien enpresen % 26a; Bizkaian % 24a eta Gipuzkoan % 50a. Jardueren arabera, landare-jatorriko enpresen barruan aipagarriak dira hauek: ogia egitea (% 33), ardoen elaborazioa eta/edo botilaratzea (% 16) eta ardogintzarekin zerikusirik ez daukan edari alkoholdunen elaborazioa, hala nola sagardoa (%13). Animali jatorriko enpresen barruan, nabarmenak dira gaztandegiak (% 25), arrautzen ontziratzea ( % 27) eta arrain-kontserbak ( % 14).

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu