FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  XXXVI. GIPUZKOAKO TXAKURREN ERAKUSKETA NAZIOARTEKOA, ERREKORRA HAUTSIKO DUEN EDIZIOA
 
21/04/2015 • Aurten 900 baino gehiago izango dira parte hartuko duten txakurrak, orain arteko edizio guztietako zifrarik handiena. Txakur frantziarren partaidetza ere -600 txakur- orain arteko handiena da. Nobedadeen artean, Disc Dog erakusketa bat. Erakusketa apirilaren 26an (igandea) izango da, 9:30etik aurrera
 
   
handitu

Gipuzkoako Txakurren Erakusketa Nazioartekoa Ficobak bere egutegian duen ohiko hitzorduetako bat da.36 edizioren ondoren, horietako hamabi erakustazoka honetan, ekitaldi erabat finkatua eta sektorean izen handia duena bilakatu da erakusketa. Javier Redondo Gipuzkoako Txakur Elkarteko presidentearen iritziz, asko dira erakusketa honetan partaidetza gero eta handia izateko arrazoiak.“Sektoreak asko baloratzen du antolaketaren kalitatea, erakusketa erraz gauzatzeko aukera ematen duten instalazioen erosotasuna, mugatik hurbil egotea, eta komunikazio onak izatea, eta horri guztiari esker -adierazi du Javier Redondok- Gipuzkoako Txakur Erakusketa erreferentziako ekitaldia bilakatu da.

Edizio honetan gora egiten jarraitu du partaidetzak, 900 txakur baino gehiago izatera iritsiz.Bereziki azpimarratzekoa da txakur frantziarren presentzia, aurten gehiengoa izango baitira, 600 txakurrekin.“Javier Redondok esan duenez, zifra hauen arabera esan daiteke bisitari asko etorriko dela erakusketara, kontuan hartuta, gainera Gipuzkoatik kanpoko erakusketariak ere asko direla.Beraz, asteburu honetan, Irunen eta eskualdean, jarduera osagarri handia izango da.”

Erakusketa bisitatuko duenaren ikuspuntutik, ikuskizuna ziurtatua dago.Asko dira txakurrak, eta kalitate handikoak, gainera, Estatuko eta Frantziako alerik onenak dira eta; eta ordezkatuak diren arrazak orotarikoak, horietako asko gure kaleetan batere ezagunak ez direnak.

Aurreko edizioetan bezala, txakur guztiek parte hartuko dute arraza bakoitzetik ale onenak aukeratzeko. Lehiaketa 9:30etik aurrera hasiko da, eta 16:00ak arte iraungo du; ordu horretan hasiko dira taldeko finalak, eta final horiek Erakusketako Txakur Onena eta Erregearen Kopako irabazlea aukeratuz amaituko dira.Hazleentzako interes bereziko beste bi sari hauek izango dira: Espainiako Txapelketarako Gaitasun Ziurtagiria (CAC) eta Nazioarteko Gaitasun Agiria (CACIB).

Sari hauez gain, txakurrek beste final batzuetan parte hartuko dute, hala nola: Bikote Onena, Hazteko Lote Onena, Beterano Onena, Promesa Gazte Onena, Txakurkume Onena eta Espainiako Arraza Onena.

Epaimahaia beti bezala nazioartekoa izango da, eta Belgikako, Esloveniako, Espainiako, Frantziako,  Luxemburgoko eta Suediako epaileak izango dira bertan.

 

Disc Dog Erakusketa

Asteburu horretan Ficobara etor daitezkeen bisitarientzako beste ikuskizun bat zera izango da, Disc Dog erakusketa bat, Estatu Batuetan, Japonian eta Europan aski praktikatzen den kirola. Disc Dog jarduera zera da, Frisbee (disko hegalari bat) bat jaurtiz eta harekin figurak eginez txakurrarekin batera jardutea. Kirol honen abantailak ugari dira, kontuan hartuta praktikatzeak kostu txikia duela eta egiteko ez dela azpiegitura zehatzik behar, besterik gabe pertsona bat, generoa edo adina edozein direla ere, txakur bat (tamaina eta arraza edozein direla ere), disko bat eta leku zabal bat.

Datu praktikoak

Erakusketa publiko guztiarentzat irekia izango da, helduentzat 5 euroko prezioan eta 10 urtetik beherakoentzat 3 euroan.

 

OSO GARRANTZITSUA

Indarrean dagoen Erakusketa Arautegia betetzeko, DEBEKATUTA DAGO Erakusketa barrutira LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK SARTZEA, baita txakurrak saltzea ere Erakusketaren barrutian.

 

Informazio gehiago:

Javier Redondo. Gipuzkoako Txakurren Elkarteko presidentea

Tel.: 656 76 24 99

 

PROGRAMA

08.00 Dokumentazioa hartzea eta albaitari Kontrola

09.30 Epaiketen hasiera

11.00 Disc Dog Erakustaldiak,  Txakurtzen taldearen eskutik

12:00 Trebatze zibila, Álvaro Morenoren eskutik (Zakur hezitzailea)

13:00 Baieztapenak eta ZAE

14: 00 Aurkezle gazteen lehiaketa

16.00 Taldeko finalei hasiera ematea eta Final Nagusia

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu