Expotakuk jarduera-programa zabal bat dakar Ficobara. Bisitariek proposamen ugariz gozatzeko aukera izango dute bi egun osoz: karaokea, cosplay-a (mozorroak), cover dance, triviala eta audiotriviala. Gaming (bideojokoak) eremu handi bat ere aurkituko dute, 20 postu osorekin, zazpigarren eta zortzigarren belaunaldiko kontsolekin, eta Nintendo eta Sonyren klasiko batzuk ere bai; eta League of Legends bideojokoari eskainitako gune bat, azken belaunaldiko ekipamenduarekin eta mugarik gabeko 4G konexioarekin, eta 20 mahai-jokotik gorako ludoteka bat.
Eskaintza osatzeko tailerrak ere izango dira: papercraft, pixel art, hanakanzashi... eta gastronomiari buruzkoak ere bai, eta magic eta yugioh karta-txapelketak, tokusatsu proiekzio-eremu bat eta Japoniako Yamaguchi hiria turismoari begira sustatzen duten kartelen erakusketa, cosplay-ena, manga estiloan kustomizatuta dauden skate-oholena, tokusatsu bildumagintzako irudi eta bestelako artikulu batzuena. Hori guztia 2.000 metroko erakusketa azaleran eta 26 erakusketarik parte hartzen dutela.
Datu praktikoak:
Ordutegiak:
Larunbatean, apirilaren 11n: 10:00etatik 21:00etara | Igandean, apirilaren 12an: 10:00etatik 20:00etara
Prezioak:
Egun 1erako sarrera: 5€ | 2 egunetarako abonamendua: 8€ (4€/egunean)
* 2 egunetan leihatila 09:00etatik aurrera egongo da zabalik.
Prentsa:
Akreditazioak eskatzeko: expotaku@gmail.com
Komunikaziorako kontaktua: 692586585
IX. Nazioarteko Katu Erakusketa
Apirilaren 11n eta 12an Nazioarteko Katu Erakusketaren edizio berria egingo da Ficoban. Amobs Star erakunde frantsesak antolatu du. Oraingo honetan, 200 katu inguruk parte hartuko dute, eta titulu hauengatik lehiatuko dira: Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna eta Europako Txapeldun Handia. 17 arraza ezberdineko katurik onenak ikusi ahal izango dira bertan, besteak beste Munchkin, Singapura (katurik txikiena arraza guztien artetik), Bobtail Japanese edo Mau egiptoarra. Eta arrazarik ezagunenak ere bai, hala nola Maine Coon erraldoia, katu persiar aristokratikoa edo siamdar dotorea.
Erakusketa 10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik bai larunbatean bai igandean. Sarrera-prezioa 4 eurokoa da helduentzat, eta bi eurokoa erretiratuentzat, minusbaliatuentzat eta 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. 7 urtetik beherakoentzat sarrera doan.
Informazio gehiago:
Telefonoa:+33559205002 // +33615068408
mp.partarrieu@com
|