|
Azoka hiru gunetan eratzen da kontsumitzaileen, erabiltzaileen eta profesionalen espektatibarik handienei erantzuteko.
BIOTERRA
Bioterran nekazaritza ekologikotik datozen egiaztapen ekologikoko elikagai-proposamenak dituzten pertsonek eta enpresek erakusten dituzte beren gaiak: nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika ekologikoa eta ehungintzaekologikoa.
NATURALL
NATURALLen barruan daude: Kosmetika eta higiene naturala, ehun eta osagarri naturalak, habitat osasuntsua (altzariak, etxeko osagaiak, garbiketarako gaiak eta detergenteak, aire- eta ur-iragazkiak, sukaldeko tresnak,...) terapia naturaletarako osagarriak, ekoturismoa, sendabide naturalak (sendabelarrak, elixirrak, estraktuak eta esentziak), prentsa espezializatua eta abar.
GEOBAT
Geobat bioeraikuntzarako tokia da, modu osasuntsuan eta ingurumena errespetatuz eraikitzeko soluzio profesionalak ematen diren tokia, energia berriztatzaileena, ingurumen-eragin txikena eragiten duten eta energia naturalen aurrezpen eta aprobetxamendu handiena duten instalazioen tokia. Gestio ekologikoari eta informatika berdeari buruzko beste ekimen batzuk ere badute lekua bertan.
Izaera partizipatiboa
Aurreko edizioetan bezala, erakusketa-gunera egiten den bisita ez da begiratzeko bakarrik izango. Produktuak dastatu ahal izango dira, erosi, Ficobako pabiloietan dagoen jatetxeko proposamen ekologikoak gozatu, edo sukaldaritzako erakustaldiak ere zuzenean gozatu.
Eta bisitaldia osatzeko, beste aukera bat da dibulagazioko hitzaldi ugarietako batera joatea; edo tailer praktikoetara ere joan zaitezke, dela laborantza ekologikoan sartzeko tailerretara, dela terapia alternatiboen tailerrera, edo, era berean, kosmetikako, bioeraikuntzako edo energia berriztagarrietako erakustaldiak ere ikus ditzakezu. Badira familiarekin ere goza daitezkeen jarduerak; izan ere, umeekin joaten direnekin pentsatuta, Bioterrak izaera didaktikoa duten tailerrak eta jokoak ere antolatzen ditu. Proposamen eta jarduera ugari; eta horrek guztiak jende ororentzako azoka ekologiko egokia bihurtzen du Bioterra.
Datu praktikoak
Ekainaren 5tik 7ra
Ordutegia:
Ostiralean eta igandean: 10.00 - 20.00
Larunbatean: 10.00 - 21.00
http://bioterra.ficoba.org
|