|
Aurtengo edizioko berritasunik handiena izango da aisialdiko ibilgailuen presentzia, hala nola autokarabanak eta camper furgonetak. Gainera, bisitariek ibilgailu eskaintza guztiz zabal batean aukeratu ahalko dute marka guzti hauen artean: Audi, BMW, Chevrolet, Citroen, Dacia, Fiat, Ford, Honda, Hyunday, Kia, Mini, Nissan, Opel, Peugeot, Renault, SEAT, Skoda, Ssang Yong, Tata, Toyota edo Volkswagen.
Azokak erakustazokako hiru pabiloi hartuko ditu, baita erakusketaren kanpoko gunea ere, hau da, 10.000 m2 baino gehiago. Azokarako sarrera eta aparkalekua doan izango dira ekitaldiak iraungo duen hiru egunetan.
Ordutegiak:
Ostirala, azaroak 21, 16.00etatik 20.00etara.
Larunbatean eta igandean, azaroak 22 eta 23, 10:00etatik 20:00etara.
|