 |
|
 |
LEHENENGO MAGIA JAIALDIA EGINGO DA FICOBAN URRIAREN 18AN |
|
14/10/2014 • Urriaren 18an, larunbatarekin, Ficobako I. Magia Jaialdiak entzunaretoko ateak irekiko ditu, 17:00etan. Familia osoarentzako pentsatutako ikuskizuna, eta Iruñeko "Iurgi" magoak zuzenduta dago. Iurgik ikusizko magiak proposatu ditu nazioarteko hainbat jaialditan barrena, hala nola, lebitazioak, usoak eta untxiak. |
|
|
“Dexter” magoa izango du berarekin. Mago hori espezialista da magia komikoan, eta ohizkoa izaten da antzerkietan eta magia-kongresuetan. Ikuskizuna osatzeko, Ibon Magoak parte hartuko du. Zaldibiako mago gazte hori arduratuko da ikuskizuna aurkezteaz eta euskarazko bere magia partizipatiboarekin jendea gozarazteaz. Proposamen sortzaile desberdinak, Ficobako aretoa jai bihur dadin.
Datu praktikoak:
Sarreraren prezioa:6€.
Sarrera-salmenta Ficobako leihatilan, egun bereko 16:00etatik aurrera.
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |