|
Azkeneko lauhilekoa indarrez hasi da Ficoban, Expogrow-ren hirugarren edizioarekin (irailaren 12tik 14ra). Ondoren, egutegian, Irun Rock Jaialdia musika-ekitaldia egingo da (irailak 27). Jarduera-erritmo hori urtearen amaiera arte emango da; izan ere, jende ororentzako hamalau ekitaldi ere egingo dira, eta aurreikusita dago 100.000 lagun inguru bilduko direla; horietatik, %70 Bidasoa eskualdez kanpotik etorriko da.
Urrian, beste hiru ekitaldi izango dira Ficoban: batera gertatuko dira Artekaña artisau-garagardoaren azoka eta Ficobako I Magia Jaialdia (urriak 18). Urriak 25ean Expoterrarian narrastiak, anfibioak, arrainak, artropodoak eta ugaztun txikiak izango dira protagonista.
Azaroan, lau azoka egingo dira Ficoban: Irun Stock Market (Urriak 31-azaroak 2); Zaharkinen IV. Erakusketa (azaroak 7-9); IX. Sportjam, ekintzazaleen azoka (azaroak 15-16) eta II. Ficoauto, aukerazko ibilgailuen azoka (azaroak 21-23). Azoka horiez gainera, Izuaren Pasabidearen edizio berri bat ere egingo da (azaroak 8) eta egun berean Irun Zuzenean jaialdiaren kontzertua. Azaroan zehar Diario Vasco Multimedia sariak ospatuko dira ere bai.
Abenduko jardunean, ohizko hiru hitzordu izango dira Ficobako egutegian: Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka (abenduak 6-8), Irungo Artasautza Azoka eta Eguberrietako Haur Parkea (abenduak 16 - urtarrilak 4).
|