FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  PROFESIONALEN ETA PUBLIKO OROKORRAREN ARTEAN IZANDAKO 17.000 IKUSTALDI ERABATEKO BAIEZKOA EMATEN DIOTE EXPOGROW-I
 
15/09/2014 • Hirugarren edizio honek iazkoaren aldean %10eko igoera izan du frantziar publikoaren eta profesionalen aldetik, %50era iritsiz Cannabis Azoka enpresaren erreferente garbi bilakatu da, topagune garrantzitsua da eztabaidarako eta erakusketarien eta bezeroen arteko hitzordu zuzenak egiteko.
 
   
handitu

17.000 ikustaldi -erakusketarien, profesionalen, egiaztagiridun hedabideen eta publiko orokorraren artean- izan dira esteburu honetan, ostiraletik (hilak 12) igandera (hilak 14) Irungo Ficoban egin den Expogrow Cannabis Azokan. Aurreko edizioaren aldean, igoera garbia ikusi da asistentzian oro har eta giro aldekoagoa kalamuaren inguruko industriari buruz; izan ere topaketa zuzenagoak ahalbidetu ditu erakustetarien/enpresen eta bezeroen artean.Ostiralean eta larunbatean izan da jendearen emana nabarmenena, batez ere goizean eta arratsaldearen erdialdera, hain zuzen ere kanpoko gunean kontzertuen unean iristen zenean.

Hirugarren urtean, Expogrow Azoka frantziar herrialdetik etorritako ikustaldien kopuruan ere hazi da, frantziarren parte-hartzea %10ean gehituz, %50 lasai bateraino iritsi arte.Azpimarratzekoa den beste datu bat da kanpoko gunean egindako jardueren programazio ludikoa; hori dela eta bisitariaren batez besteko egonaldia luzea izan da; Azokan izandako presentziaren ordu kopurua ezaugarri bereko gainerako azoketan baino handiago izan da.
Akreditaziodun erakusketarien eta profesionalen balorazioa oso ona izan da; izan ere Expogrow-eko giroak eta inguruneak markaren eta produktuaren presentzia ahalbidetu die. Haietako gehienek adierazi dute Expogrow haientzako ekimenik garrantzitsuenetako bat dela negozio maila altuagatik eta Gizarte Foroak eta Kontzertuek dakarten balio erantsiagatik. 2015ean parte hartuko dutela adierazi dute dagoeneko.

Naâman frantziarraren eta Macka B marihuanaren legeztatzearen aldeko defendatzaile den reggae abeslari beteranoaren kontzertuek Canna Karpa bete zuten ostiral eta larunbat gauean, aurten izan diren Foroko hizlari garrantzitsuekin batera: Raquel Peyrabe, Marc y Jodie Emery, Paul Standford, Virginia Montañés. Beste zerbait erantsi diote ez ohikoenetako bat azoka bati, bai dibertsitateagatik bai frantziar euskal herrikoetakoak baino desberdinagoa delako. Lortu diren helburu nagusienetako batzuk plataforma ireki bat sortzea izan da. Ardatz nagusia baterako fronte bat sortzea da erantzukizunezko arautze bat lortzeko eta puntu horretan aho batez baietza eman dute bertan zeuden enpresa eta elkarteak.

Antolatzaileak dagoeneko hasiak dira 2015eko edizioa prestatzen.

Informazio gehiago:www.expogrow.net

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu