FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ARTEKAÑA EUSKADIN SEKTOREKO ERREFERENTZIAZKO AZOKA BIHURTZEKO HELBURUAREKIN DATOR FICOBARA
 
19/06/2014 • Artisau-garagardoaren azoka horretan, nazioko eta nazioarteko mikrogaragardogileek parte hartuko dute. Ficoba hitzordu handi bat bihurtuko da irailaren 20an artisau-garagardoaren zale direnentzat.
 

Etengabeko ordutegian, 12:00etatik 02:00etara, bertaratzen direnek aukera izango dute artisau-garagardo askotarikoak dastatzeko, baina, era berean, jarduera ugari ere gozatu ahal izango dituzte.Azokan, animazioa izango da egun osoan:musika-emanaldiak zuzenean, dastaketak eta elkartzeak, tailerrak, artisau-garagardo loteen zozketak, gastronomia... eta, horrekin batera, vinilo-diskoaren azoka ere egingo da.

Sarrerak 5 euro balio izango du.Prezio horretan, azokako edalontzi ofiziala eta kaña erdia sartuta daude.Edalontziak serigrafiatuta egongo dira, eta 2 euroraino bitarteko garagardoak dastatu ahal izango dira.

Azokan, epaimahai espezializatu batek eta bertaratzen den jendeak garagardo gogokoena bozkatuko dute.Horrenbestez, Epaimahaiaren saria bere estilora ondoen egokitzen den garagardoari emango diote, eta Jendearen saria, bertaratuek aukeratutako artisau-garagardo onenarentzat izango da.

Artekaña azoka, dagoeneko, arrakastaz egin izan da Valladoliden, bi ediziotan.Orain, sustatzaileek ekitaldia Euskadira ekartzea erabaki dute; izan ere, beste leku askotan bezala, hemen ere, artisau-garagardoak gero eta onarpen handiagoa dauka merkatuan.Horregatik, azokak erabat izaera ludikoa duen arren, asmoa ere badakar Ficobara artisau-garagardoa sustatzen, saltzen eta haien markak tokia egiten laguntzen duen tresna ere izateko, eta, era berean, merkatu-bide berriak irekitzeko parte hartzen duten erakusketarientzat.Era berean, Artekañak foro bat bihurtu nahi du, artisau-garagardoaren kulturaren inguruan ezagutza sortzeko, tailerrak eta dastaketak antolatuz.

Informazio gehiago:

983 390716Laura Pérez Maeso

feriaartecana@artecana.com

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu