FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  10.029 BISITARI IZAN DIRA BIOTERRAREN HAMAIKAGARREN EDIZIOAN
 
09/06/2014 • Edizio onena izan da, erakusketari-kopuruaren aldetik, eta bigarrena, bisitari-kopuruaren aldetik. Aurten, berriz ere, emaitza ona izan du Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra Azokak.
 
   
handitu

Azkenean, 10.029 bisitari igaro dira asteburu honetan Ficobako instalazioetatik, 160 erakusketariren proposamenak eta Bioterran egin diren laurogeitik gora jarduera gozatzera.

Emaitza horiekin, Bioterraren edizio hau onena izan da, erakusketari-kopuruari dagokionez; %15 hazi da 2013arekiko. Bisitari-kopuruan, 2014ko Bioterra azokaren historiako bigarren tokian geratu da, emaitza bikaina izan baitzen 2013an; izan ere, orduan, edizio berezia egin zen, hamargarren urteurrena zela.

“Azokaren emaitzen oso balorazio positiboa egiten dugu", adierazi du Monica Alday azokako zuzendariak, “are gehiago kontuan hartuta oso eguraldi ona egin duela asteburuan; gure bisitariak leial agertu dira Bioterrarekin duten hitzorduan. Logikoa denez, ez gara iritsi 2013ko emaitzetara, orduan, 15.500 bisitari izan genituen eta. Gogoratu behar da sarrera doan izan zela; eta, aurten, berriz, ohi den bezala, sarrera kobratu egin dugu."

Oso giro ona izan da hiru egunetan, eta jende asko ibili da erakusketa-gunean. Era berean, jende askok parte hartu du hiru egunetan egin diren jarduera parelelo ugarietan ere. Ohizkoa denez, igandean izan zen jende gehien, 4.381 bisitari; larunbatean, berriz, 4.015, eta ostiralean, 1.633.

 

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu