|
Ficobako pabiloietan ia erakusketa-gune osoa hartuta, azokaren ardura dutenek eskaintzaren kalitatea handitzea dute jomuga, bai erakusketa aldetik bai dibulgazio aldetik.
Alde horretatik, dibertsifikatzeko prozesu garrantzitsu bat gertatzen ari da erakusketaren proposamenean.Elikagai ekologikoen eskaintzak ohiz izan duen eta oraindik ere duen garrantziaz gainera, beste proposamen batzuk ere gehitzen ari dira; adibidez, kosmetika ekologikoa eta higiene naturala, ehun-gai eta osagarri naturalak, habitat osasungarria edo ikuspegi ekologikoarekin bat egiten duten sektore berriak, esaterako, moda, slow fashion kontzeptuarekin.Eskaintza aberaste horren ondorioz, erakusketari berriak etorri dira, milaka bisitari biltzen duen Bioterra bezalako azoka batek erakarrita.Gaur egun, oraindik bi hilabete falta dira azoka inauguratzeko, eta, dagoeneko, salduta dago tokiaren %75a.
Izaera partizipatiboa
Baina Bioterrak ezaugarririk baldin badu, hori bere izaera partizipatiboa da.Horregatik, aurreko edizioetan bezala, erakusketa-gunera egiten den bisita ez da begiratzeko bakarrik izango. Produktuak dastatu ahal izango dira, erosi, Ficobako pabiloietan dagoen jatetxeko proposamen ekologikoak gozatu, edo sukaldaritzako erakustaldiak ere zuzenean gozatu.
Eta bisitaldia osatzeko, beste aukera bat da dibulagazioko hitzaldi ugarietako batera joatea; edo tailer praktikoetara ere joan zaitezke, dela laborantza ekologikoan sartzeko tailerretara, dela terapia alternatiboen tailerrera, edo, era berean, kosmetikako, bioeraikuntzako edo energia berriztagarrietako erakustaldiak ere ikus ditzakezu. Badira familiarekin ere goza daitezkeen jarduerak; izan ere, umeekin joaten direnekin pentsatuta, Bioterrak izaera didaktikoa duten tailerrak eta jokoak ere antolatzen ditu. Proposamen eta jarduera ugari; eta horrek guztiak jende ororentzako azoka ekologiko egokia bihurtzen du Bioterra.
Datu praktikoak
Ordutegiak: Ostiralean: 10:00 - 20:00
Larunbatean: 10:00 - 21:00
Igandean:10:00 - 20:00
Sarreraren prezioa:3 euro.12 urte arteko umeak, dohainik.
|