FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAK BERE GAIN HARTU DU ERAKUSTAZOKAREN APARKALEKUAREN KUDEAKETA. APARKALEKUA DOAKOA IZANGO DA 08.00ETATIK 22.00ETARA
 
23/01/2014 • Gauean, abonatuentzat bakarrik izango da aparkalekua. Gestioan egin den aldaketaren helburua Ficobako aparkalekua bere jardueraren eta inguruaren zerbitzuan jartzea da.
 

Ficobak erakusketariei eta bisitariei eskaintza indartzeko eta balio erantsi handiagoa eskaintzeko asmoarekin bere gain hartu du erakustazokaren aparkalekuko gestioa. Gestio hori Ficoba inauguratu zenetik Empark enpresa esleipendunak egin zuen.

Gestioan egingo den aldaketari esker, aparkalekua doakoa izango da Ficoban egiten diren ekitaldietarako eta egunero egunezko ordutegian 08:00etatik 22:00etara. Bestalde, lur azpiko aparkalekua erreserbatuko da abonamendua dutenentzat, hilean, 36 euroko prezioan BEZ barne.

Bestalde, gestio eredu berriari esker, kanpoko aparkalekua erabili ahalko da erabilera alternatiboetarako; horrela, aparkalekua sartuko da Ficobako guneen eskaintzan eta diru-sarrera bide berri bat bilakatuko da.

Egia esan, bisitariek eta erakusketariek dagoeneko disfrutatu dute doako aparkalekuaz azken hilabete hauetan Ficoban antolatu diren ekitaldietan, hala nola Ficoauton, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan edo Eguberrietako Haur Parkean, eta oso ongi baloratu da berritasun hori.

Aparkalekuaren gestioarekin, Ficobak bitartekoak optimizatzeko eta kostuak murrizteko estrategiarekin jarraitzen du, eta, aldi berean, bere eskaintzan doako aparkalekua eskaintzen duen erakustazoka urrietako bat bilakatzen da.

Abonatuen plazen komertzializazioa hasita dago. Interesa duten pertsona guztiek informazioa eskatu ahal dute parking@ficoba.org postan edo  943 66 77 88 telefonoan.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu