FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO AZOKAK 18.000 BISITARITIK GORA IZAN DITU
 
09/12/2013 • Larunbatean, milioigarren bisitaria hartu zuen Ficobak, erakustazoka 2003an ireki zenetik. Ficoban jende ororentzat egingo den hurrengo hitzordua Eguberrietako Haur Parkea izango da, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra.
 
   
handitu

Beste behin ere, helburu guztiak bete ditu Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak. Bagenekien erakusketa-kopurua %50 igo zela 2012koarekin alderatuta, eta orain, bisitarien erantzunaren datua daukagu.Guztira, 18.107 lagun bertaratu dira asteburu honetan erakustazokara.Iazkoaren oso antzeko kopurua, baina oso positiboa, kontuan hartzen bada Azokak egun bat gutxiago iraun duela zubi honetako egunak ere gutxiago izan direlako.

Poza hitzak laburbiltzen du ondoen azokako erakusketariek eta bisitariek izan dituzten sentipenak azaltzeko.Erakusketariek balorazio positiboa egin dute, azoka bisitari-kopuru handia erakartzeko gai delako eta ekimen berri batzuk ere abian jarri direlako, esaterako, doako parkinga edo jarduera paralelo gehiago egitea, asko animatu baitute azokako giroa.

Bestalde, bisitariek eskertu egin dute eskaintza gehiago egotea, parkinga doan izatea eta, umeekin etorri diren guztiek, jarduera paraleloetan entretenitzeko aukera izatea.

Oro har, asteburu osoan oso giro ona izan da erakustazokako pasilloetan, baina, ohi denez, igandean etorri zen jende gehien; 6.600 bisitari inguru.

Milioigarren bisitaria

Hala ere, larunbatean gertatu zen Ficobarentzako une gogoangarria; izan ere, milioigarren bisitaria izan zuen, 2003an jarduera hasi zuenetik. Gertaera garrantzitsu hori, gainera, eraskustazokaren hamargarren urteurrena betetzen den urte honetan gertatu da.Urteurrena ospatzeko, Ficoba hainbat jarduera egiten ari da bereak diren azoketan.Adibidez, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan, Renault Twingo bat zozkatu da.Ekimen horrek erabateko arrakasta izan du, eta milaka bisitarik parte hartu dute bertan.

Hurrengo hitzordua:Eguberrietako Haur Parkea

Eguberrietako Azokaren ondoren, Ficoban egingo den hurrengo hitzordu handia Eguberrietako Haur Parkea izango da. Abenduaren 22an, igandearekin, irekiko ditu ateak, eta urtarrilaren 4ra arte iraungo du.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu