FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO AZOKA, ERAKUSLEIHO BAT GIPUZKOAKO MERKATARITZARENTZAT
 
01/10/2013 • Gunearen %50 saldu da dagoeneko. Azoka Ficoban egingo da abenduaren 6tik 8ra. Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka jendetsuena da Ficoban egiten diren azoken artean. Urtean 20.000 bat bisitarirekin, erakusketa gunearen %50 saldu da dagoeneko, bi hilabete falta direla oraindik.
 
   
handitu

Datu horiek oso positiboak dira kontutan hartzen bada azokaren helburua dela erakusketa gunea zabaltzea eta, beraz, bisitarientzako eskaintza ere bai.

Erakusketari kopuru handiago erakartzeko, komertzializazio kanpaina bat egin da; horren arabera, gipuzkoar komertzioen kasuan abantailak ematen dizkieten baldintza batzuk ezarri dira Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan erakustera animatzeko. “Bertako eta Gipuzkoako komertzioaren presentzia eratzen du azokaren nortasuna— komentatu du Mónica Alday azokako zuzendariak — hortik dator Ficoban txikikazko merkataritza eta hamar langile baino gutxiagoko enpresak erakartzeko egiten ari garen ahalegin berezia, oso prezio erakargarriekin, aurreko edizioetakoak baino baxuagoekin”.

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren edizio berri honetara datozen erakusketariek Gipuzkoako txoko guztietatik etorritako milaka eroslegairekin kontatzeko eragingarria izango dute, gainera, horiez gain Bidasoko beste aldeko %6 bisitari erei zango dira.

Bisitariek eskaintza ugari aurkituko dute: elikadura eta gastronomia, osasuna eta edertasuna, dekorazioa, turismoa, aisialdia eta denbora librea, artisautza, moda eta osagarriak, etxeko gauzak, ibilgailuak, zerbitzuak eta abar.

Eguberrietako Azokaren beste eragingarri batzuk

Iaz izandako arrakastaren ondoren, azokan parte hartzea erabaki duten elkarteen eta GKE-en kopurua handiagotu egin da; horrela beren jardueraren berri emango diete azoka bisitatzen duten milaka pertsonei. Haiek guztiek Elkartuz ekimenean parte hartuko dute; horren bidez balioak eta elkartasunezko edukiak zein eduki sozialak emango zaizkio azokari.

Elkarte eta GKE-en presentzia beste eragingarri bat da Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka bisitatzeko bai edukien ikuspegitik bai proposatuko diren jardueren ikuspegitik.

Bestalde,ohi den bezala, Irungo Artisautza Erakusketaren laugarren edizioa egingo da azoka egiten den bitartean. Ekitaldi horrek erakusketari gehiago iragartzen ditu eta bere eragin eremua handiagotu du Gipuzkoatik kanpoko artisauei hitzordura etortzeko gonbidatuz.

http://expo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu