|
Tamaina handiko ekitaldia izan da eta eskaintzen duenaren barruan kalamuaren inguruko azoka bat sartzen da, 200 erakusketari baino gehiagorekin, musika jaialdi batekin eta eztabaida-foro batekin; horiez gain, jarduera paralelo ugari eskaini dira.
Urriaren 11tik 13ra, Irun Stock Market egingo da. Azoka horren asmoa da bisitaria eskaintza zabal baten bidez erakartzea, prezio onenak jarrita eta artikulu ugari ekarrita; hala nola, oinetakoak, etxea, kirola, informatika, larrugintza, optika eta abar luze bat. Azoka hau FF Global Eventsek antolatutako antzeko proposamen arrakastarekin bermatuta dago, horien artean, Euskadiko, Zaragozako edo Logroñoko Stock azokak aipatu daitezke.
Rocka maite dutenek ere arrazoiak dituzte Ficoba bisitatzeko eta kontzertura joateko (Roy Loney (Flamin’’ Groovies) & Señor No, Barrence Whitfield & The Savages eta AZ/DZ). Urriaren 19an izango da, Irun Zuzenean ekimenaren barruan.
Azaroan, jardueren eskaintza ugaritu egiten da Ficoban gauzatuko den II. Zaharkinen Azoka, Erakusketa Handiarekin. Oso harrera ona izan zuen martxoan egin lehen edizioan; Izuaren Pasabideak bigarren aldiz jarraian Ficoba aukeratu du, eta SportJam ekintza kirolei buruzko azokaren beste edizio bat egingo da.
Azken urte hauetan ohikoa den bezala, Ficobak hasiera emango dio eguberri denboraldiari Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokarekin abenduaren 6tik 8ra. Ekitaldi hau jende kopuru handiena biltzen duena da eta Irungo III Artisautza Azokarekin batera egingo da. Eta urtea amaitzeko eta 2014. urteari harrera egiteko, Ficobako Pin, Pan, Pun Eguberrietako Haur Parkearen edizio berri bat.
|