FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  KOMERTZIO ANITZ INSKRIBATU DIRA DAGOENEKO IRUN STOCK MARKET AZOKAN
 
23/09/2013 • Azokak kalitate handiko produktuak eskainiko ditu deskontu handiekin eta Ficoban egingo da urriaren 11, 12 eta 13an.
 
   
handitu

Ia ehun komertzio establezimenduk gunea kontratatu dute Irun Stock Market azokan parte hartzeko. Urriaren 11, 12 eta 13an egingo da, Ficoban Euskal Herriko Nazioarteko Erakustazokan. Topaketa aukera handi bat izango da komertzio txikientzat eta ertainentzat; horrela, denboraldiko stockak kentzeko aukera izango dute eta publikoak kalitatezko produktuen eskaintza zabal bat erosi ahalko du deskontu handiekin. Azokan parte hartzeko inskripzio-epea irekita egongo da irailaren erdialdera arte.

Stockaren azoka arrakasta handiz egin den ekimen bat da 2002. urtetik; beste hiri batzuetan egin da; hala nola, Zaragozan, Bilbon eta Logroñon eta FF Global Events enpresak antolatzen du. Esperientzia horren bermearekin, txikikazko komertzioko sektore irundarrarentzako aldiroko hitzordu bilakatzeko bokazioarekin sortu da Irun Stock Market. Merkatarien eta bezeroen arteko harremana errazten du eta establezimendu txikiaren eta ertainaren abantailak agerian uzten ditu beste merkataritza aukera batzuen aurrean. Txikikazko merkatariak publikoaren aurrean bere burua ezagutzera emateko aukera du bere arma onenekin: produktuen kalitatearekin eta kontsumitzaileei ematen dien arreta pertsonalizatuarekin.

Merkataritza eta salmentak

Garrantzi handiko gertaera da azoka gauzatzen den eremurako, hain zuzen ere egun batzuetan hainbat sektoretako hamarnaka establezimendu kontzentratzen dituelako, milaka pertsonak bisitatzen dutelako eta salmenta bolumen handia eragiten duelako. Bereziki egokia da krisi garaian eta, gainera, epe luzeko negozioentzat onuragarria da; izan ere, sustapen bikain bat eragiten du eta horrek urtean zehar establezimendu horretan erostera bultzatzen du.

Irun Stock Market azoka Ficoban antolatuko da eta antolatzaileek 20.000 pertsonak bisitatzea espero dute.

Komertzioek soil-soilik salduko dituzte stock-produktuak eta salgai-hondarrak. Produktu horien jatorriari, kalitateari, egoerari eta berme baldintzei buruzko informazioa eskainiko da merkataritzaren eta etiketatzearen gainean indarrean dagoen araudiaren arabera. Modaren, edertasunaren, osasunaren elikaduraren, teknologiaren, elektronikaren, etxearen, etxeko horniduraren, kirolaren eta osagarrien sektoreentzat irekita egongo da.

Irun Stock Market azokak kalitate baldintza mantentzen dituzten baina prezio egokietan aurkezten diren produktuak zuzenean lortzeko aukera emango dio kontsumitzaileari krisi garaian. Deskontuak hasierako zenbatekoaren ehuneko 80 artekoa izan daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu