FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ARTEANDO AZOKA, ARTE GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO AZOKA, HIRUGARREN EDIZIOA PRESTATZEN ARI DA
 
10/07/2013 • Berritasunen artean, Eduardo Chillidari eskainitako gunea eta erakusketa egitura berria Hilabete pasatxo bat falta da Ficobako ateak berriro ireki daitezen Arteando Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren beste edizio bat egiteko. Hirugarren urtez jarraian egiten ari da Irunen, abuztuaren 7tik 11ra.
 

Ingurumen ekonomikoaren artistikoaren zailtasunak gainditzea beste pizgarri bat izan da ekitaldi hau antolatzeko. Izan ere, urtez urte Bidasoa-Txingudi eskualdeko eta lurralde nazionaleko erreferente gisa eratzen ari da.

Berritasun asko eta garrantzitsuak izango dira azokaren edizio berriaren ezaugarria. 30 galeriak eta erakundek parte hartuko dute, eduki berrituekin abangoardiako edukiekin, zeinek tamaina bikaineko kultura eskaintza eratzen baitute.

Erakusketaren ikuspegitik, ARTEANDO 2013 azokak ustekabe bat eskainiko die ikusleei, arkitektura gune berritzaile batekin, zeinak elementu birziklagarrien erabilpenarekin konbinatzen baititu  modernitatea, originaltasuna, egituraren sinpletasuna eta ingurumenarekiko begirunea. Ingurumenarekiko begirunea guztiz ongi nahastuta dago arte plastikoen abangoardiako joerekin; izan ere haien ikusgarritasuna ez da inor konturatu gabe pasako egun horietan Irun hirian bilduko diren bisitarien eta adituen artean.

Era berean, ARTEANDO azokaren antolatzaileak bereziki pozik eta eskertuak daude Eduardo Chillida Pilar Belzunce Fundazioarekin lortutako akordioarengatik, azoka honetan parte hartzeko. Horretarako, “Chillidarekin, Ficoban” izeneko gune bat sortu da.  

Eduardo Chillida (Donostia (1924- 2002). Euskaldun unibertsal hau historiara pasa da eskulturan eta materialen zein espazioaren menderatzean egindako lanagatik. Azokako edizio honetan presente egongo da bere hilezkortasunaren hiru adierazgarri garbien bidez: “Eduardo Chillidaren erretratuak”, “Ehun hitz Chillidarentzat” eta “Uda bat Chillidarekin” atalen bidez.

Eskultorearen bi edo hiru erretratuk hartuko dute gunearen zati bat; erretratu haietako batzuk tailerrean lanean ari zen bitartean eginak; bestalde, artistaren testuak eta pentsamenduak ere bertan adieraziko dira.

“Ehun hitz Chillidarentzat” Susana Chillidak asmatutako eta familia osoak bultzatutako proiektu bat da. Bertan, lagunak, ezagunak eta artistaren kideak inplikatu dira. Iaz artista bikaina hil zen X. urteurrena zela eta, guztira, 126 pertsona ospetsuk ehun hitz idatzi zituzten bere lana, bizitza gogora ekarriz edo Chillidak beraien bizitzara ekarritakoa bilduz. Parte hartzaileen artean bederatzi herrialdeetakoak aurkitu ahal ditugu eta, beraz, testuetako asko frantsesez, ingelesez edo alemanez daude idatzita. Inplikatutakoen jatorriaz gain, beren jarduera mota azpimarratzekoa da. Kontua da bere bizitzan zehar, artera, pentsamendura eta, orokorki, kulturara irekita zuen burua zen Eduardo Chillidaren ezaugarria. Beste askoren artean, haien artean hain desberdinak diren Norman Fosterrek, John Bergerrek, Elías Querejetak, Rafael Moneok, Álvaro Sizak, Luis Arconadak edo Fernando Savaterrek bezalakoek beren hitzekin lagundu nahi izan dute bere irudia goraipatu, Mario Vargas Llosak berak idatzitako hitzarrea duen obra batean. Liburuaren orrialde irekiak erei kusi ahalko dira Azokan.

Era berean, “Uda bat Chillidarekin” lehiaketara aurkeztu ziren 200 irudi baino gehiago erakutsiko dira. Kalitate handiko argazkiak dira. Argazki horietan, egileen profesionaltasunaz gain, haiek guztiek artistaren obrarekin duten interesa eta maitasuna nabariak dira. Bere obraz disfrutatzea da kontua, miresle anonimoen begien bitartez.

Amaitzeko, bi hitzaldi aurreikusten dira. Haietan, era atseginean eta interesgarrian, Eduardo Chillidarengana eta bere obraren giltzarrietara hurbildu ahalko gara.

Alderdi hauek eta beste asko ezagutzera emango dira laster. Arteando azokaren hirugarren edizio bat definitzen dute eta agerian uzten dute azokako antolatzaileek edizioz edizio arte eta kultura eskaintza hobetzeko duten interesa. Izan ere azokak ez du inor hotzepel utziko eta eremu horretako bisitariek ez lukete galdu behar.

Eta, nola ez, erakunde publikoen eta pribatuen laguntza eskertu nahi dugu; haien laguntzarik gabe ezin izango bailitzateke jarraitu proiektu honekin.

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu