FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA 2013, HAMAR URTE ELKARREKIN HAZTEN
 
03/06/2013 • Bioterrak berriz ere erakusten du oso erakargarria dela erakusketarientzat, 141 egongo dira X. azoka honetan. Sarrera dohainik izatea eta jarduera paraleloetan dagoen eskaintza parte-hartzailea eta praktikoa dira Bioterra 2013ko erakargarritasun nagusiak.
 
   
handitu

Hitzaldien gaietan protagonista izango dira jarrera baikorrak, slow fashion eta bitartekorik gabeko kontsumo taldeak. Irunenek bat egiten du Bioterrarekin: Hamabi tabernak “Bioterra Pintxoa” eskainiko dute. Azokarekin batera egingo da Ficoban Naturopatia Lanbidearen Euskal Herriko III. Kongresua ere. Bioterrak ekainaren 7an irekiko ditu ateak eta Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia izango da buru inaugurazio ekitaldi horretan,

Bioterra, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokaren hamargarren edizio honek inoiz baino gehiago izan nahi du ekologiaren alorra haz dadin bultzatzen ari diren eragile guztien topagunea. Azken hamar urteotan hirukoiztu egin da (%210eko hazkundea) operadore ekologikoen kopurua (nekazariak, egileak eta saltzaileak); eta azalerari dagokionez, ia laukoztu egin da (%268ko hazkundea).  Bioterraren edizio berri honetan izango dira Euskadiko eta Nafarroako produktu ekologikoen banatzaile nagusi gehienak.

Sektorearen bizitasun hori erakusketariek Bioterran duten gero eta partaidetza handiagoan ere ikusten ahal da, aurten 141 izango baitira. Aurreko edizioetan bezala, erakusketa eremua hiru bloketan banatu da. Bioterra Eremuan nekazaritza ekologikoko elikagaiak, nekazaritza ekologikoko produktuak eta osagarriak, kosmetika, ehungintza ekologikoa eta kudeaketa ekologikoko ekimenak egongo dira. Naturall Guneak inguruarekiko ardurazko eta errespetuzko ikuspegi batetik abiaturik osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektore guztiak bilduko ditu. Bestalde, Geobat Gunean, hau da, bioeraikuntza eta energia berriztagarriei buruzkoan, eraikuntza osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena gauzatzeko irtenbide profesionalak, aurki daitezke, eta kontsumoa murrizten duten eta energia naturalak aprobetxaten dituzten energi instalazioak, eta Ekonomia Berdearen sektorean lan egiten duten profesionalak eta enpresak ere bai.

Eskaintza ere gora doa

Hiru eremu tematiko horietan bisitariak eskaintza zabala aurki dezake kontsumo iraunkorragoa eta inguruarekiko begirune handiagokoa bultzatzea ahalbidetzen duten bizimodu-alternatiba, produktu eta zerbitzuen inguruan. Bisitarien kezkei erantzuten saiatu nahi duen eskaintza da, era guztietako proposamenak dituena, hala nola: animalientzako bio produktuak dituen denda/ile-apaindegia, haurra natural hazteko behar den guztia, etxe aurrefabrikatu finlandiarrak, fruta ekologiko asko, eta kalamuz egindako hormigoia, beste proposamen askoren artean.

Jarduera paralekoak, Bioterraren balio erantsia

Aurten ekainaren 7aren eta 9aren artean Bioterrara etortzen den bisitariak 70 proposamen desberdin baino gehiago aurki ditzake: hitzaldi, proiekzio, tailer, ikastaro eta erakusketa programa bariatu bat, aurten izaera partizipatiboa izateagatik nabarmena.  

Jarduera paralelo horietan ukituko diren gaiak askotarikoak dira. EVEk antolatutako bizikletaren hiriko erabilerari buruzko ikastaro bat izango da; ingurumeneko datuak mikrodron (tripulaziorik gabeko hegazkina) batez baliatuz jasoko dira; ikusiko dugu nola izan gaitezkeen moda kontsumitzaile arduratsuak; nola aurreztu energia etxean; eta feng-shui aplikatzeari buruzko hitzaldi praktiko bat ere eskainiko da.

Produktu ekologikoak nola prestatu behar diren eta horiek dastatzen ikasten

Nekazaritza ekologikoa izango da urtero bezala Bioterraren proposamen nagusietako bat. Oraingo honetan, berritasun gisa, produktu freskoari buruzko azoka bat izango da. Baina elikagai horiek Sukaldean gunean prestatzen ikasteko aukera ere izango da; gune hori Ficobako 3 pabiloian jarriko da eta, bertan, azokak iraungo duen hiru egunetan zehar hainbat tailer egingo dira landareekin egindako edari naturalak prestatzeko, lurrunean prestatzen den sukaldaritzaren teknika, sukaldaritza begetarianoa edo pasa freskoa egiten ikasteko.

Saborea Irun dastatu ekimenak bat egin du aurten Bioterrako ekintza programarekin bi proposamen ekarriz: elikagai eta produktu ekologikoei buruzko klase-hitzaldiak, eta txokolate ekologikoari buruzko tailer bat, gurasoei eta umeei zuzendua.

Gainera, pabiloietako bio jatetxean jan ahal izango da, eta erakusketari askoren standetan ere bai.

Tailer eta erakustaldien proposamenen artean dago makillaje biologikoari buruzko master class-a ere, baita nekazaritza ekologikorako hastapen tailerrak, eta haurrei begira egingo diren birziklatze-tailerrak ere.

Bestalde, arreta berezia eskainiko zaie ezagutza praktikoei Geobat gunean, hau da, geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta gestio ekologikoari eskainitako eremuan.  Azokan zehar, pertsona interesdunek jakin ahalko dute nola funtzionatzen duen eguzki-ponpaketa sistema batek, zer den energiaren kontsumo eraginkorra eraikin domotiko batean; edo, beste ekintza batzuen artean, adobearekin lokatzezko horma bat nola eraikitzen den ikasi ahalko dute.

Jarrera baikorrak, slow fashion eta bitartekorik gabeko kontsumo taldeak

Bioterraren hitzaldi programak arreta berezia jarriko du pertsonen ongizatean jarrera baikorrek eta zoriontasunak duten eraginean. Eta goi mailako bi hizlariren bidez egingo du. Javier Urra Psikologian Doktore eta lehenengo Adingabeen Defendatzaile izan zenak hitzaldi bat emango du igandean, “Compartiendo la felicidad” izenburua duena; eta María Dolores Avia Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Psikologia katedradunak “Influencia de las actitudes positivas en la salud” hitzaldia emango du, igandean, hori ere.

Slow kontzeptua heldu da modara ere; eta moda iraunkorra egin eta balioa sortzen du kontsumitzailearentzat. Horretaz hitz egingo du igandeko saioan Gema Gómezek, hau da, Espainian Slow Fashion mugimendua sortu zuenak.

Bitartekorik gabeko kontsumo taldeak kontsumo iraunkorra bultzatzeko alternatiba gisa planteatzen dira. Bioterran kolektibo horietako batzuen esperientziak ezagutuko ditugu, “Guztion onerako diren gizarte ekimenak: nekazarien eta herritarren arteko itunak” gaiari buruz egingo den topaketa batean.

Horra hor azokak iraungo duen hiru egunetan zehar, goiz eta arratsaldeko saioetan, Bioterrako hitzaldiek ukituko dituzten gaietako batzuk.

Irunek ere Bioterraren hamargarren urtemuga ospatzen du

Irunen erdialdeko 12 tabernak “Bioterra pintxoa” eskainiko dute azoka egiten den bitartean; euro bat (1€) balioko du soilik, eta azokako bisitariei banatuko zaien txartel berezi bat aurkeztu beharko da hura eskuratzeko. Jasotzen diren txartel guztien artean zozketa bat egingo da: bi lagunentzako gau bat Atalaya Hotelean, bi lagunentzako gau bat Urdanibia Hotelean eta 125€-ko erosketa-txartel bat Bioterra 2014an gastatzeko. Zozketa Ficoban egingo da, ekainaren 9an, (igandea) 17.00etan.

Ficobaren eta Irungo erdialdearen arteko joan-etorriak errazteko Irungo Udalak Tren Txu-Txu Berdea jarriko du Bioterrako bisitarien eskura; tren hori ostiralean eta igandean ibiliko da.

Datu praktikoak

Bioterraren X. edizioak ekainaren 7an (ostirala) irekiko ditu ateak ekainaren 9 arte (igandea). Inaugurazio ofiziala ostiralean egingo da, 12:00etan, eta Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia izango da buru inaugurazio ekitaldi horretan.  Azoka zabalik egongo da  10.00etatik 20.00etara, jarraian, ostiralean eta igandean; larunbatean, berriz, 21.00ak arte egongo da irekita. Sarrera doan izango da.

Naturopatiaren kongresua

Larunbatean, ekainaren 8an, Bioterrarekin batera, Naturopatia Lanbidearen Euskal Herriko III. Kongresua egingo da. Hitzordu horren helburua da naturopatia-lanbidea eta naturopatia-zerbitzuak Euskal Herrian bultzatzea.

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu