|
Oraingoan 150 katuk hartuko dute parte, Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna edo Europako Txapeldun Handia tituluak lortzeko lehian. Bertan egongo dira ordezkatuta katurik onenak, hogeiren bat arrazetakoak, horien artean, Mau, Munchkin eta Havana. Esan behar da, gainera, normalean parte hartzen dutenak Frantziako hazleak izaten direla baina aurten Katuen Nazioarteko Erakusketan izango direla penintsulako erakusketariak ere.
Erakusketa 10.00etatik 18.00etara izango da, bai larunbatean, bai igandean. Sarreraren prezioa 4 eurokoa helduentzat, 2 euro minusbaliatuentzat, jubilatuentzat eta 7 urtetik 12ra bitarteko umeentzat. 7 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera.
Informazio gehiago: TELEFONOA: +33559205002 // +33615068408
|