FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  HIRUGARREN URTEZ JARRAIAN, SUPERABITAREKIN ITXI DU FICOBAK EKITALDIA
 
01/03/2013 • Salmenta-kopurua %18 igo da 2011koaren aldean. Ficoban egin diren ekitaldien kopurua %10 igo da; 2011n 146 egin ziren, 160, 2012an. Ficobak sortutako efektu induzitua 8.000.000 euro ingurura igo da. Ficoba Donostiako eremu metropolitanoko ekitaldien eskaintzara gehitu da. Erakustazokak 2013an ospatuko du hamargarren urteurrena
 

2012 ekitaldi hona izan da Ficobarentzat. Hirugarren urtez jarraian, Erakustazokak emaitza positiboak izan ditu, eta superabitarekin itxi du 2012a, 1.200.000 euroko fakturazioa eta %18ko igoera salmentetan. Datu horiek enpresa-irizpideetan oinarritutako kudeaketaren eta emaitzetara bideratutako zuzendaritzaren emaitza dira.

Salmentak gehitzea ere Ficobak 2012an instituzio-izaerako ekitaldi berriak antzemateko eta erakunde pribatuei eskaintza erakargarria planteatzen erakutsi duen gaitasunaren ondorioz izan da, haieik Ficoba horregatik aukeratu baitute ekitaldi berriak abian jartzeko.

Instituzio-ekitaldien artean, Eusko Skills nabarmendu behar da; prestakuntza profesionalaren olinpiada da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak antolatua. Antolatzaile pribatuek bultzatutako ekitaldiei dagokienez, adierazi behar da Ficobako egutegia aberastu egin dela hitzordu arrakastatsuak sartuta, hala nola, Expogrow, Cannabisaren Azoka, edo 2012an egin diren bi outlet azokak; gainera, bestelakoak ere izan dira; esaterako, Arteando, Arte Garaikidearen Feria, zeinak Ficobaren aldeko apustua berretsi duen bigarren edizioa egin da.

Ekitaldi berriak sartzeak Ficoban egiten den jarduera-kopurua gehitzea ekarri du; horrela, 2011n 146 egin baziren, 2012an 160 izan dira, horrela %10 igota. 232 egunetan okupatu da guztia; hau da, %64.

Tipologirari dagokionez, %63 bilerak izan dira (Kongresuak, konbentzioak, jardunaldiak…); beste %31, ekitaldiak (sozialak, kulturalak, musikalak…) eta %6, azokak; hala ere, fakturazioaren aldetik, horiek dira inpaktu gehien izaten duten jarduerak Ficobaren balantzean.

Zenbat eta jarduera gehiago, orduan eta efektu induzitu handiagoa

Ficoban jarduera gehiago egin izanak, logikoa denez, efektu zuzena izan du Ficoban bertan. Baina baita bere inguruan ere, eta, batzuetan, gainera, gehiago. Ficoban egiten diren ekitaldietan, jarduna eta fakturazioa handitzen baita, eskualdeko hoteletan, jatetxeetan eta zerbitzuetan islatzen dira, oro har, erakusketarien eta bisitarien fluxuari esker, %60 Bidasoa eskualdetik kanpokoak izaten baitira. Ficobak sortutako efektu induzitua, 8.000.000 euro ingurura igo da aurten.

Datu bat gehiago. 2012an, Ficobako parkingaren okupazioa %10 igo da; guztira 22.000 ibilgailuk erabili dituzten instalazioak.

2013rako perspektibak

2013ko ekitaldiko jardueren lehenengo bi hilabeteetan, guztiak adierazten du Ficobak errepika ditzakeela azken urteotan izaten ari den emaitza positiboak. Gaur egun, 54 ekitaldi baieztatuta daude; horrek 109 okupazio-egun dakartza.

Itxaropen on horiek sendotzeko, Ficoba hainbat ildotan ari da lanean, jarduera gehiago bultzatzeko gai izate aldera. Erakustazokak jauzi geografikoa egitea erabaki du, eta bere merkatua zabaltzea, eta helburutzat hartu du Estatuko gainerako azoka-antolatzaileak erakartzea. Horretarako, Ficobak artikulatu duen diskurtsoan, berez dituen abantailak Gipuzkoakoarekin batzen dira, Estatuko adierazle sozioekonomiko onenetakoak dituen lurraldea den aldetik. Horrek esan nahi du erosteko ahalmen handia dagoela eta arrakasta-bermea dela ekitaldien antolatzaileentzat.

Era berean, beste lan-ildo batzuk garatzen ari dira Ficoba balioan jartzeko formatu handiko ekitaldiak egiteko gaitasuna duen Gipuzkoako azpiegitura bakar gisa.

Ficobaren balio nagusietako bat bertako pabiloietan dago; izan ere, aukera ematen dute ekitaldi askotarikoak egiteko, eta neurriek, gainera, Gipuzkoako azpiegitura bakarra bihurtzen dute 2.500 lagun eserita izango dituen topaketak egiteko. Zifrak dezente igotzen dira, bestelako formatu batzuez hitz egiten badugu. Beraz, azpiegitura honek aukera ematen du neurri handiko ekitaldiak erakartzeko, eta horiek, bestela, leku faltagatik, ezin izango lirateke egin Gipuzkoan.

Ikuspegi horretatik, Ficobak ekintza batzuk egin ditu Donostiako eremu metropolitanoko bilera-eskaintzan sartzeko, bere neurrien berezitasuna balioan jarrita eta, ondorioz, Donostiako eskaintza globala osatuz. Basquetour-ek, dagoeneko, Ficoba sartuta dauka haren Donostiako eskaintzan, eta, gainera, 2013tik, Ficoba Convention Bureau delakoko kidea da.

Bestalde, pabiloi horien neurriek eskaintzen dituzten aukera ugarietan eta lurraldearen industria-izaeran ikusmira jarrita, Ficoba eskaintza espezifikoa lantzen ari da enpresetarako, gune-eskaintza hutsetik harago joate aldera.Xedea da enpresen eskueran jartzea pabiloiak, adibidez neurri handiko makineria erakutsi ahal izan dezaten. 

Era berean, bere bezeroen beharretara aurreratzeko printzipioan oinarritutako filosofia batekin, Ficobak formula berriak bilatzen eta berritzen jarraitu du bere instalazioetara ekitaldi berriak erakartzeko. Kasu hori da Feelfitness Experience 2013; maiatzaren 4an eta 5ean egingo da konbentzio eta erakusketa hau, eta lehen aldiz antolatzen du kirol diziplina hori bultzatzeko Euskal Elkarteak. Kasu horretan, Ficobak beste urrats bat egin du, eta kostuen izendatzaile komun bat finkatu du, eta hortik aurrera, fakturazioa aldakorra izango da, ekitaldiaren arrakastaren arabera. Asmoa da ekitaldiak antolatzerakoan Ficoba bere bezeroen ondoan dagoela esaldia egia bihurtzea.

Ficobak 10. urteurrena ospatzen du

Ficobak hamar urte beteko ditu urriaren 9an. Urteurren hori erakuztazokarentzako emaitza oneko aldian dator, baina krisi ekonomikoaren testuinguruan. Horregatik, eta erantzukizunez jardunez, Ficobak ez du ospakizun-ekitaldirik egingo bere hamargarren urteurrena ospatzeko. Horren ordez, ekintza zehatz batzuk egingo dira Ficoba Fundazioak bultzatutako ekitaldietako bakoitzean, ekitaldi horietako bakoitza egiteko egunak hurbildu ahala gauzatuz. Horrela, adibidez, Bioterran, Ficobak bisitari guztiak gonbidatuko ditu azokara dohainik joatera.

2013ko egutegia

Ficobako egutegia aurten sendotu egin da; alde batetik, bertan behera uztea gertatu ez delako, eta, bestetik, ekitaldi berriak sartu direlako.

Berritasunen artean, Inserciona azoka dago; gizarteratzearen inguruko 200 enpresa eta entitate kolaboratzaile baino gehiago bildu ziren erakustazokako instalazioetan. Curiosity Antic Zaharkinen Azoka, lehen aldiz dator Ficobara, martxoaren 24an, eta bertan, 40 almonedista eta antikuariotik gora izango da, estatu osotik eta Europatik etorrita, eta 30.000 objetutik gorako eskaintza izango da. Edo  Feelfitness Experience, Euskadin fitness egitea bultzatzeko sortu den ekitaldia; maiatzaren 4an eta 5ean izango da.

Era berean, garrantzitsua da nabarmentzea hirugarrenek antolatutako ekitaldien sendotzea, berriz ere konfiantza jarri baitute Ficobarekin. Adibidez, Arteando arte garaikidearen azokak hirugarren edizio egingo du; Expogrow Cannabisaren azoka berriz egingo da aurten; edo Atlantiar Nazioarteko kongresua, hori ere berriz egingo baitute Ficoban.

 

  • Inserciona, Lanbideratzeko Enpresen II. Azoka. Urtarrilak 31 – otsailak 1
  • I. Zaharkinen Azoka, erakusketa handia. Martxoak 22-24
  • Nazioarteko VII. Katu Erakusketa apirilak 13-14
  • Gipuzkoako Nazioarteko XXXIV. Txakur Erakusketa. apirilak 29
  • Feelfitness Experience, maiatzak 4 eta 5
  • Atlantiar II. Nazioarteko Kongresua, maiatzak 17
  • X. Bioterra. Ekainak 7-9
  • Koadrilen Bazkaria (San Martzial). Ekainak 22
  • Irungo Udalaren Adinekoen Omenaldia Ekainak 24
  • III. Arteando, Arte Garaikidearen Nazioarteko Azoka. Uztailak 30- abuztuak 4
  • Eliza Ebangelikoen topaketa. Abuztuak 23-25
  • Expogrow 2013. Irailak 13-15
  • IX. Mendiexpo. Azaroa
  • Izuaren Ibilbidea (Santiagoko Deabruak).  Azaroak 9
  • VII. Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka, abenduak 6-8
  • Irungo III. Artisautza Azoka. Abenduak 6-8
  • X. Eguberrietako Haur Parkea. 2012ko abendutik 2013ko urtarrilera

 

* Erakustazokako pabiloietan egiten diren ekitaldiak bakarrik jasotzen ditu egutegiak, neurriz handienak direnak nagusiki.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu