FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  I. ZAHARKINEN AZOKA, GIPUZKOAKO ERAKUSKETA HANDIA, FICOBAN
 
18/02/2013 • Espainia osoko eta Europako zenbait lekutako 40 almonedista eta antikuario. 30.000 objektu zahar baino gehiago, prezio onenetan. Larunbatean, hilaren 23an, enkantea egingo da, euro 1eko irteera-prezioekin. Igandean, 24an, 200 € zozkatuko dira bertaratuen artean, Azokan erosketak egiteko.
 

 

Martxoaren 22an, 17:00etan, Gipuzkoako “I. Zaharkinen Azoka Zaharkinen Erakusketa Handia” inauguratuko da FICOBAn, Curiosity Antic sektoreko enpresa liderrak antolatuta. Espainia osotik eta Europako zenbait lekutatik etorritako 40 erakusketari izango dira bertan. Antikuarioek eta Almonedistek bitxiak, arropa zaharrak, liburuak, zeramika, jostailuak, lehengo mendeetako altzariak, “Vintage” objetuak (egungo dekorazioan oso modan dagoen estiloa) eta bilduma- eta dekorazio-pieza bakarren aukera handia erakutsi eta salduko dituzte, betiere gutxieneko 40 urteko antzinatasunekoak. Zalantzarik gabe, aukera aparta, antigoaleko gauzak maite dituztenentzat.

Salmenta zuzeneko azoka denez, sektoreko profesionalek, dekoratzaileek eta bildumazaleek ez ezik, bisitari orok ere hainbeste irrikatzen duen pieza hori erosi ahal izango du, merkatuaren egungo egoerara egokitutako prezioetan.

Azokaren programaren barruan, hainbat piezen enkantea nabarmendu behar da; larunbatean, martxoaren 23an izango da, 18:00etan, euro 1eko irteera-prezioekin. Igandean, 24an, 19:00etan, 200 euro zozkatuko dira azokara bertaratu diren guztien artean, Erakusketan bertan erosketak egiteko.

Espainiako beste hiri batzuetan egin izan diren edizioetan (Avila, Aranda de Duero, Castelló, Tarragona, Zaragoza, Valentzia), oso onarpen positiboa jaso izan dute bisitarien aldetik. Horregatik, espero da erakusketa hau erreferentziazko ekitaldi bat bihurtzea zaharkinen sektorearen barruan.

Curiosity Antic enpresak apustu handia egin du Irunen; enpresa hori espezializatua dago Estatu espainiar osoan zaharkinen azokak antolatzen. Gaur egun, urtean 10 jardunaldi inguru egiten dituzte. Beren helburua da merkatariek eta bisitariek ahalik eta etekin handiena ateratzea horrelako azoka espezializatuetan.

Azoka honetan, paseotxo bat eman besterik ez dago, konturatzeko zaharkinek ez dakartela beti gastu handia eta bisitariak bildumatarako piezak, opariak edo beren etxeetarako edo negozioetarako piezak eskura ditzekeela oso prezio egokietan.

Sarrerak:

Helduak: 3 €, pertsona bakoitzak (sarrerak eskubidea ematen du 200 €-ko zozketan parte hartzeko)

Haurrak: 12 urtetik beherakoek, heldu batekin badoaz, sarrera doan.

Ordutegia:

Ostiralean, martxoaren 22an, 17:00etatik 21:00etara

Larunbatean, 23an, eta igandean, martxoaren 24an, 11:00etatik 21:00etara.

Curiosity Antic:  www.curiosityantic.es

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu