FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIHARTIK AURRERA (LARUNBATA) MENDIEXPOREKIN ETA SPORTJAMEKIN HITZORDUA IZANGO DA FICOBAN
 
23/11/2012 • Goizeko hamarretan irekiko dira publikoarentzako ateak Mendiexpo eta Sportjam azokak, zeinak aurten batera egingo baitira Ficoban. 30 erakusketariekin eta jarduera-programa oso batekin, aire zabaleko kirolak eta ekintza kirolak maite dituztenak bilduko ditu ekitaldi honek.
 
   
handitu

Azokaren inaugurazio ofiziala eguerdiko 12:00etan izango da, eta burua Gonzalo Lapetra Aragoiko Gobernuko Turismoko zuzendari nagusia izango da.Aragoiko Gobernuko buruaren presentzia ez da ezustekoa izango, erkidego  horrek azken urteotan presentzia nabarmena izan duelako Mendiexpoko erakusketarien artean, eta nagusiki, turismoaren eremuan.

Bestalde, mendiART Mendietako Herrien Kulturen Jaialdiaren lehenengo edizioaren programara gehituko da. Aurten azokaren programako berritasun bat da eta eskualde gonbidatua Aragoi izango da.

mendiART, hitzaldia eta kontzertua

mendiART da larunbaterako egiten  diren  proposameneko bat, eta bi hitzordu azpimarragarri ditu: 17:30ean, Ficobako auditorioan, Fernando Blasco TuHuesca sozietateko zuzendari nagusiak Aragoiko Pirinioetako ondasunari, kulturari, aisialdiari eta abenturari buruzko hitzaldi bat emango du.

Publikoak ikuspegi hori osatzeko aukera izango du 18:30etik aurrera, Olga y Los Ministriles folk taldeak auditorioan eskainiko duen kontzertuan. Duela gutxi sortu den talde hau Espainiako Folk panoramako musika herrikoiaren talde onenetakotzat hartzen da, eta Aragoiko musika eta dantza garaikide ikuskizun bat ekarriko du Ficobara; bertan zortzi pertsonak parte hartuko dutelarik. Ikuskizun berri bat da;  aurten bertan aurkeztu da eta dagoeneko arrakasta ugari izan ditu.

Beste proposamen batzuk

Bihar, larunbatean, Carlos Suárez eskalatzaile madrildar ospetsuaren bisita izango du azokak. “Morir por la cima” proiekzioarekin etorriko da. Bertan, alpinismoa nola deskubritu zuen eta eskalatzaile eta OINARRI jauziko espezialista gisa izandako esperientzia kontatuko du.

Igandea, Banff-eko Mendiko Zinemaldiaren eguna

Igandeko jarduera-programan Banff-eko Zinemaldiaren proposamena nabarmentzen da. Aurten, guztira, hamahiru filmekin iritsiko da Ficobara; kalitate handikoak izango dira eta ekintzari, ingurumenari eta abenturari buruzkoak izango dira. Filmak bi saiotan proiektatuko dira, goiz eta arratsaldeko bi saiotan, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Hitzaldi, proiekzio, kontzertu eta jarduera guztiak sarrera librekoak dira, azokarako sarrera orokorrarekin. Auditorioko jarduerek plaza-kopuru mugatuta dute.

 

http://mendiexpo.ficoba.org

http://www.sportjam.com

 

 

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu