FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EXPOGROW CANNABISAREN INDUSTRIARI BURUZKO LEHENENGO NAZIOARTEKO AZOKA EUSKAL FRANTZIARRA GEHITU EGIN DA FICOBAKO AZOKEN EGUTEGIRA
 
05/07/2012 • Ekitaldi bakar batean azoka bat, nazioarteko foro bat eta musika espainiarrari eta frantsesari buruzko jaialdi bat biltzen ditu Expogrowek. Kalamuaren industria sektoreko enpresa garrantzitsuenetako hiruk bultzatzen dute azoka: Plantasur, Amalur eta Ph-Ec Productions enpresek. Expogrow Ficoban egingo da, irailaren 14tik 16ra
 
   
handitu

 

Expogrow azokaren lehen edizio Ficobara iritsiko da cannabisaren industriako Europako azokarik handiena bilakatzeko asmo handiko helburuarekin. Horretarako, Ficobako erakusketa azalera guztia hartzea aurreikusten da: 5.000 m2-ko hiru pabiloiak eta kanpoko erakusketa gunea. Guztira, 12.000 m2 –ko azoka.

Sektore ekonomiko honek Espainiako estatuan dituen aukerak eta daukan osasun ona dela eta ekitaldiko sustatzaileek gaurko datarekin dagoeneko merkaturatu dute azaleraren %80a. Industria honen hazkuntza egoerak maila nazionaleko erakusketari asko erakartzeaz gain, europar beste herrialde batzuetako profesionalen presentzia erakarriko du.

Baina Expogrow ez da azoka huts bat. Ficobako kanpoko erakusketa gunea (7.000 m2) standekin, atseden hartzeko guneekin, vip aretoekin, muturreko kirolei buruzko erakustaldiekin eta munduko bazter guztietako artistekin sinatutako grafittiekin, tabernekin eta eszenatoki handi batekin okupatuko da. Emanaldiak eskainiko dira azoka egiten den egunetan. Oraingoz lehenengo taldea egiaztatu da: Marea. Azken batean, erlaxatzeko eta musikaz zein programatu diren jarduera eta esperientzia paralelo guztiez disfrutatzeko gune libre bat.

Bestalde, Ficobako auditorioan eta erakustazokako gainerako bilera aretoetan egingo da Cannabisari buruzko I. Nazioarteko Foroa. Kontuan hartzen bada foro horren garrantzia, polemika eta gaiaren gaurkotasuna, oso foro ezaguna izango da. Foro horretan zuzenbideko doktore ezagunek, zuzenbide penaleko katedradunek, sendagileek, kazetariek, politikariek, elkarteek eta Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasunen zuzendariak ere parte hartuko dute.

Era berean, foroak gizarte eztabaidari ezagutzako tresnak ekarri eta kontzeptuak argitu nahi ditu, gizarteari zuzendutako hausnarketa irekirako marko bat sortu eta topagune bat izan nahi du gaian nazioarteko adituentzat.

 

Informazio gehiago: www.expogrow.es

Expogrow prentsa eta komunikazio harremana:

Marc Isern VIBRACOMUNICACIÓN

marc@vibracomunicacion.com

649 300 605

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu