Uztaileko 19tik 23ra Irunen egingo da ARTEANDO 2012 Nazioarteko Arte Garaikidearen Azokaren II. Edizioa, FICOBA Erakustazokan.
Bigarren urtez jarraian, hiriburu irundarra egun batzuetan erreferente artistikoa kulturala eta ekonomikoa bilakatuko da. Bertan elkartuko dira galeria nazionalak eta atzerritarrak, artista ezagunen proposamenekin, beren lana bultzatuz eta bildumagintza sustatuz eta arte garaikideaz disfrutatuz uda garai honetan.
LEHENENGO EDIZIOAREN ARRAKASTA
ARTEANDOren lehen edizioa 2011ko uztailean egin zen. Antolatzaileen, erakusketarien eta sustatzaileen arteko konpromisoaren hasiera ezarri zen, denboran finkatu nahi duen proiektu batekin. FICOBAra bertaratu ziren 10.000 pertsonak baino gehiagok eta komunikabideetan gertaerak izan zuen oihartzunak arte plastikoekin saihestezin izango den urteko hitzordu bilakatuko den Azoka baten abiapuntua ezarri zuten.
Lehenengo edizioan arte garaikideko adituen, artisten eta bisitarien iritziak bat etorri dira han elkartu ziren erakusketarien zorroztasunarekin eta profesionaltasunarekin. ARTEANDO 2011ra joan ziren erakusketarien balantzea oso positiboa izan zen, batez ere bisitarien kopuruari eta beren standetan erakusten ziren proposamenei buruz erakutsi zuten interesagatik eta komunikabideetan izandako oihartzunagatik. Baieztapen horien frogagiri gisa azpimarratu ahal da galerista askok errepikatu egingo dutela Azokaren II. Edizioan, zeren merkataritza transakzioak interesgarriak izan ziren beraientzat eta etorkizun oparoa ikusten dutelako Azoka honetan.
EKIMEN BERRITZAILEAK II. EDIZIO HONETAN
Urte egitekotsu baten ondoren, ekitaldiaren II. Edizioaren atarian, ahalegin handi bat egin da hitzorduaren garrantzia eratzen duten alderdi guztiak areagotzeko: Pabiloi gehiago, erakusketari gehiago eta eskaintza zabalago bat artearen eta erakusketaren ikuspuntuetatik.
Izan ere, erakusketaren gunea hazten hasi da, FICOBAren ia barruti osoa hartzeko. 4.000 metro koadroko gune estali honi eskulturen lorategia gehitu behar zaio: erakustazokaren kanpoko aldean kokatuko den tamaina handiko eskultura pieza multzoa. Azokaren inguruan dabiltzan pertsonek ikusi ahal izango dituzte, aurten ARTEANDO 2012 azokan ikusiko ditugun eduki interesgarrien atari gisa.
2012ko edizio honetako berritasunetako bat Nestor Basterretxe euskaldun unibertsalenetakoari egingo zaion omenaldia . Bermeon jaio zen 1924an eta Jorge Oteizarekin eta Eduardo Chillidarekin eratu zuen Euskal Eskultura Eskola oinarritzen den hiruhortza; garai honetako kultura mugimendu grinatsuenetako bat da, eta Basterretxea da bizirik iraun duen bakarra. ARTEANDO 2012 azokan beren obra esanguratsuenetako batzuez disfrutatu ahalko da.
50 bat erakusketarien presentzia izango dugu, 800 artista baino gehiagoren obrekin. Kopuru hori ia %50eko gehikuntza da I. edizioko zifrarekin alderatuz. Horrek sektore oso baten interesa eta ilusioa agerian uzten ditu, artea ez dela bakarrik norberaren asebetetzearen eta kultura aberastasunaren aterpe bat frogatuz berriro ere, baizik eta lehen mailako jarduera ekonomiko eta inbertsioko bat.
GALERIA FRANTZIARRAK
Azpimarratzekoa da galeria frantziar batzuk gehitu direla azokara; jakina, ezin zen bestela izan, Irun hiriaren kokapen estrategikoa kontuan hartuz, Espainiaren eta Frantziaren arteko muga naturala non Hondarribia, Hendaia, Baiona, Donbibane Loitzune edo Errenteria kokatzen den Bidasoa-Txingudi eskualdeko hiriburu gisa, eta hiriburu donostiarretik 20 kilometrora. Azken batean, Eurohiria izeneko mugaz gaineko hiri korridore bat. Bertan milioi bat eta erdi pertsona bizi dira eta urtearen garai honetan turista gisa, jatorri desberdineko beste 2 milioi pertsona abiatzen dira Baionaren eta Donostiaren artean kokatuta dagoen 50 kilometro baino gehiagoko ardatz honetara.
BATZORDE ANTOLATZAILEA
Honelako tamainako azoka bat antolatzeko, ezinbestekoa da erakunde publikoen eta pribatuen babesa.
Proiektuaren babesleak: Irungo udala, Hondarribiko Udala eta Kutxaren Gizarte Ekintza.
Proiektuaren laguntzaileak: Hendaiako Udalak, Angeluko Udala, Comité Départamental de Tourisme de Bearn Pays Basque eta Biarritzeko Barrière Kasinoa.
Informazio gehiago:
www.arteando.es
Helbidea: Marta Scarpellini
dirección@espacioatlantico.com
Komunikazioa: José María Cernuda
jmcernuda@apmadrid.es
|