Pixkanaka ari gara Irunen, uztailaren 19tik 23ra, FICOBA Erakustazokan egingo den ARTEANDO 2012 Arte Garaikidearen Azokaren II. edizioan egongo diren galeria eta proiektuen berri izaten. Azokan 50 galeriatik gora izango dira hainbat nazionalitatetako 400 artista baino gehiagoren obra erakutsiko dutenak.
Azpimarratzekoa da Irungo Udalaren gunea, oraingo Edizio honetan Bitamine Faktoríaren eskutik proposamen berritzaile bat ekarriko baitigu.
Bitamine Faktoría arte-proiektuak sortzeko, transmititzeko eta garatzeko premia kolektibo bat zegoelako sortu zen.Kolektibo hori osatzen duten artistek - Helga Massetani, Elke Roloff, Patricia Gómez Rojo eta Laura Estevez Bazek- lan egiterakoan buruan duten ideia zera da, Irunen arteari, ekoizpenari, trukaketari eta arte-prestakuntzari eskainitako gune bat sortzea.Geroago proiektu hauekin bat egin zuten: Lauburu Estudio (Iñaki Oyarzabal) eta Espacio ...,por favor (Sergio Montero Irazustabarrena). Irungo Olaberria auzoan kokatua dagoen talde zabal eta aberasgarri hori da gaur egun arte-ekoizpenerako gune bat osatzen duena eta ARTEANDO 2012 azokara proposamen irudikor eta aberasgarria eramango duena.
Eskultura ikaragarria, 4 metro diametrokoa, burdinazko egitura baten gainean hondakin-materialez egina; kolektiboaren onurak norbanakoarentzat onuragarri gera litezkeela adierazteko metafora gisa; horixe izango da Bitamine Faktoríak ARTEANDO 2012 azokan aurkeztuko duen proposamena. Gainera, hainbat bideok lana nola garatu den erakutsiko dute.
Irungo Arte Garaikidearen Azoka bisitatzeko beste arrazoi bat zera da, azoka hau indarra hartzen ari dela eta ezinbesteko hitzordu bilakatzen artista, galerista eta arte-bildumagileen artean; izan ere, guztiek ARTEANDO 2012 azokanproposamen ugari aurkituko baitute pintura, obra grafiko, argazkigintza eta bideoartearen alorrean.
Informazio gehiago
www.arteando.com
Helbidea:Marta Scarpellini
info@arteando.es
PRENTSA:Jose Maria Cernuda
jmcernuda@apmadrid.es
|