Hitzordu horietan 10.000 pertsonak baino gehiagok parte har dezaten espero da.
Maiatzean normalean jarduera askoko hilabetea izaten da Ficoban. Baina aurten erakustazokaren egutegiarekin bat egin duten ekintza berri batzuk direla-eta era nabarmenean hazi da aurreikusten diren hitzorduen kopurua. Ekitaldi horien artean Eusko Skills lanbide prestakuntza zentroen arteko lehiaketa bat nabarmentzen da; bertan Euskadiko lanbide heziketako eskola publikoek eta hitzartutakoek parte hartzen dute, hainbat kategoriatan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatzen du. Lehiaketa maiatzaren 9tik 11 bitarte egingo da eta 130 ikasle bilduko dira Ficoban eta zuzenean hartuko dute parte; haiekin batera, irakasleak eta ikaskideak ere joango dira ekitaldia ikustera; beraz, espero den bisitarien kopurua 6.000 izatera irits liteke.
Bederatzi urtez jarraian, Bidasoako Txirrindulari Itzuliak Ficoban instalatuko ditu bulego iraunkorrak. Aurten Bidasoako Txirrindulari Itzuliaren 40. edizioa izango da eta maiatzaren 9tik 12ra egingo da.
Martxoaren 16 eta 17an laket ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko ohizko azterketak egingo dira, Itsasmendikoi zentroak antolatuta. Zentro hori Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasbazterreko Landa Garapena, Prestakuntza eta Lanbideratzea sustatzeko Zentro Integrala da, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendean dago. 300 lagun inguru etortzea espero da.
Jauzarrea Euskal Kultura aztertzeko eta zabaltzeko Fondoak Atlantiar Nazioarteko Batzordea antolatu du, eta Ficoban egingo da maiatzaren 18an. Bertan nazioarteko eta herrialdeko adituek 14 hitzaldi emango dituzte; gaia da hemen gaur egun arte hemen bizi izan diren eta Bizkaiko Golkoko lurralde hauetara hasiera batean iritsi ziren Homo Sapiens taldeak, zeinak Euskal Herria osatu baitute.Genetika, historia, arkeologia, artea,folklorea eta linguistika izango dira duela 45.000 urte baino lehenago euskal kulturari buruzko diziplina anitzeko jardunaldi baten protagonistak.
Maiatzaren 23an, Ficoban egingo da Bidasoa Bizirikek antolatu duen KREA Bidasoa, Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Sorkuntzarenazokaren edizio berri bat. Esperientziak trukatzea, harremanak egitea, lankidetzarako aukerak antzematea eta merkataritzan zein enpresan arrakasta izan duten kasuak ezagutzea da helburua.
Maiatzaren 25ean Gayca Asesores enpresak bere 25. urtemuga ospatuko du Ficoban egingo den ekitaldi batean. Antonio Cancelo Eroskiko fundatzaileak eta Mondragon Taldeko zuzendaritzako partaide ohiak “Enpresaren kudeaketa mundu global eta aldakor batean” gaiari buruzko hitzaldia emango du.
Gainera, urteko beste larunbatetan bezala, Hirugarren Adinekoentzako dantzaldiak egiten dira, Irungo Soroxarta elkarteak antolatuak.
Bestalde Ficobak, bere Bioterra azokaren bitartez, Irungo San Juan plazaren inaugurazioa dela eta programatutako”San Juan Goza ezazu – Disfruta San Juan” jarduerekin bat egiten du. Maiatzaren 19an –larunbata- 11.00etatik 12.00etara “Bioterra Goza Ezazu” jarduera egingo da; bertan, produktu ekologiko zaporetsu batetik 1.000 ale banatuko dira Bioterraren 9. ediziora joateko gonbidapenekin batera.
|