Hiru egunetan, maiatzaren 10etik 12ra, Ficoba Eusko Skillsen eszenatokia izango da. Ikastetxeen arteko lehiaketa bat da. Lanbide Heziketa ematen duten eskola publikoek eta hitzartutakoek parte hartuko dute, hainbat kategoriatakoak dira eta skills-lanbideak dute izena. Antolatzaileek espero dute aurten Eusko Skills lehiaketan 300 ikasle inguruk parte hartzea; haiekin batera, irakasleak eta ikaskideak ere joango dira ekitaldia ikustera; beraz, egunero espero den bisitarien kopurua 2.000 izatera irits daiteke.
Ficoban hiru egunetan egingo diren lehiaketen bitartez lanbide heziketako euskal ikasle onenak aukeratzea ahalbidetuko dute, eta beraiek arduratuko dira Euskadi ordezkatzeaz estatu mailako lehiaketetan. Maila nazionaleko txapeldunek geroago Euro Skillsetan lehiatzeko aukera izango dute, eta mundu mailakoetan ere bai, zeinek World Skills izenaz ezagutzen baitira. Lehiaketa horien guztien helburu nagusia da Lanbide Heziketa sustatzea eta balioestea.
Eusko Skills lehiaketak Ficoban egiten diren ekintzak areagotu eta zabaldu egingo ditu, eta gainera beste akuilu bat dakar berekin, eragindako ondorioa bere inguruan bultzatzen duelako gau-pasatze eta beste zerbitzu erabiltze kopuru handi batez, zerbitzu horiek nagusiki ostalaritzakoak direla, ekitaldia ikustera etortzen diren ikasleen emanari esker.
www.tknika.net
Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa
|