|
Zuzendariaren aldaketa, Iñigo Marquetek, hamar urtez Ficobako gerentea izan dena, beste ziklo profesional bat hasteko prest zegoela azaldu ondoren erabaki da.
Ondorengotza datorren apirilak 15ean burutuko da eta modu naturalean izango da, Iñigo Marquet eta Ander Sarrateak hamar urte hauetan harreman estua izan baitute. Egoera honek, ziur, trantsizio prozesua erraztuko du. Aldi berean, orain arte aipatutako egoerak, asko lagunduko du Sarratea bere kargu berrian. Baita era azpimarratu beharra dago Ander Sarrateak Elena Casuso, Ficobako Azoken zuzendaria, eta Ficobako beste lankide guztien laguntza jasoko duela.
Izendapen hau garbi adierazten du harrobiarekiko apustua eta Ficobako giza taldeak urte hauetan jaso duen jakintzaren garrantzia berezia eta espezifikoa den sektore ekonomiko batean aditzen du ere .
Ander Sarrateak erakustazokak bi ekitaldi segidan superabita izan duen unean hartuko du Ficobaren gerentziaren ardura. Joera hori, adierazle guztien arabera, 2012an ere mantendu egingo da, aurreko urteetan hartutako neurriei eta gero eta handiagoa den eskari-zerrendari esker. Ficobaren azoka-egutegira sartu berri direnen artean, nabarmendu beharrekoak dira Atlantiar nazioarteko kongresua, non mundu osoko adituek euskal eta amerikar historiaurreari buruzko azken ikerketak landuko dituzten, edo Eusko Skills, Euskadiko lanbide-heziketako zentroen arteko lehiaketa, Ficobara 6.000 bisitari inguru ekarriko dituena, eta datozen asteetan iragarriko diren beste ekimen batzuk.
Ander Sarratea, Irunen jaio zen 1972ean. Ikasketak mugako bi aldeetan egin ditu, heziketa sendo bat lortuz. Bordeleko Ingeniaritza EPSI Eskola lizentziaduna, hiru hizkuntza menperatzen ditu (euskara, gaztelera eta frantsesa) eta ingelesezko jakintza maila altua du ere. Ficoban lan egiteaz gain, bere ibilbide profesionala beste hainbat enpresetan egin du, Mondragón Sistemas, Ikusi eta France Telecom, besteak beste.
|