Azokaren antolatzaileek horrela adieraziko dute beren esker ona mundu osoan ezagunak diren euskal artistei; hori dela-eta Ficoban erakutsiko dituzte bere eskultura-pieza adierazgarrienetako batzuk. Era horretan ARTEANDOk abangoardiako mugimendu plastikoenganako interesa azpimarratuko da, eskultura guneari garrantzi berezia emanez.
Nestor Basterretxea (Bermeo 1924) Jorge Oteiza (1908-2003) eta Eduardo Chillida (1924-2002) dira Euskal Eskultura Eskola oinarritzen den hiruhortza, Eskola hori garai honetako kultura mugimendu grinatsuenetako bat da, eta Basterretxea da bizirik iraun duen bakarra.
Nestor Basterretxeari egingo zaion omenaldi horrekin, ARTEANDOk arte garaikidearekiko konpromiso bat hartzen du. Datorren uztailean Ficobak bigarren urtez jarraian ateak irekiko ditu 50 galeriaren presentziarekin, bildumagileei, artezaleei eta publiko orokorrari nazioarteko panoramako pinturaren, obra grafikoaren, bideoartearen eta argazkiaren erakusketa interesgarrienetako bat hurbiltzeko.
|