|
Oraingoan 150 katuk hartuko dute parte, Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna edo Europako Txapeldun Handia tituluak lortzeko lehian. 23 arraza desberdinetako ordezkaririk onenak izango dira bertan; horien artean azpimarratzekoak dira katu pertsiar ile luzekoak, Maine Coons itxura basatiko amerikar katu erraldoiak, Norvegiako Bosque katuak, angorazko katu turkiarrak, Birmaniako sakratuak, Siamesak, British-ak, Chartreux deituak, Bengaliarrak, Exotikoak edo Sphinx, Selkirk Rex edo Peterbald…besteak beste.
Erakusketa 10.00etatik 18.00etara bitarteko ordutegian egingo da, bai larunbatean, martxoak 31, bai igandean, apirilak 1. Sarreraren prezioa 4 eurokoa helduentzat, 2 euro minusbaliatuentzat, jubilatuentzat eta 7 urtetik 12ra bitarteko umeentzat. 7 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera.
|