|
Oraingoan, Irungo Outlet Stock Azokaren lehenengo edizioa da. Eventos Hersyl enpresa galiziarrak antolatu du azoka hau, Gipuzkoara ekarri nahi izan baitu Estatuko beste zenbait lekutan arrakasta izan ondoren, hala nola, Leonen, Valladoliden eta Galiziako zenbait hiritan.
Ficobako 2 pabiloian egingo da azoka, eta 1.500 m2 baino gehiago izango ditu erakusketarako, eta 30 erakusketari inguru izango dira bertan, modako, oinetakoetako, kiroletako, larruko eta etxeko lehen markako produktu-aukera zabala eskaintzen, batzuetan %80rainoko beherapen eta guzti.
Irungo Outlet Stockeko zuzendari Jose Antonio Herbonen esanetan, "inork ez dezala nahastu azoka hau azoka-txiki batekin. Gure helburua da produktu onak eskaintzea, marka onekoan eta oso prezio lehiakorretan.”
Informazio praktikoa
Irungo Outlet Stock otsailaren 10etik 12ra egingo da. Hilaren 10ean irekiko ditu ateak, 16:30etik 21:00etara; hilaren 11 eta 12an, berriz, 11:00etatik 21:00etara, bi kasuetan ere etenik gabeko ordutegian.Sarrerak 2 euro balioko du, eta doan izango da 10 urtetik beherakoentzat.
|