|
Hitzordu horrekiko leial, erakusketariak dagoeneko hasi dira gune erreserbak egiten eta orok adierazten du Estatuaren iparrean erreferente den hitzordu horrek berriro ere bultzada handia izango duela erakusketarien aldetik. Bultzada etengabe haziz joan da, 2004an egin zen lehenengo ediziotik.
Aurreko urteetan bezala, Bioterrak erakusketariei eta bisitariei gaikako hiru eremu handi proposatzen dizkie. Bat, produktu eta ekimen ekologikoei eskainia; bertan, nekazaritza ekologikoko elikagai ziurtagiridunak, nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika, ehungintza eta kudeaketa ekologikoaren ekimenak erakutsiko dira. Naturall esparruak, bestalde, osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektore guztiak biltzen ditu ikuspegi arduratsu eta ingurunearekiko errespetuzko batetik. Bioterraren eskaintza Geobatekin osatzen da. Bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gune horretan, irtenbide profesionalak aurkitu ahal izango dira eraikuntza osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena gauzatzeko, kontsumoa murrizten duten eta energia naturalak aprobetxatzen dituzten energi instalazioak ere bai eta, halaber, Ekonomia Berdearen sektorean lan egiten duten profesionalak eta enpresak.
Bioterraren bilakaera:
2004 2011
Standak: 47 116
Erakusketa eremua: 621 1429
Bisitariak: 6018 9341
http://bioterra.ficoba.org
|