|
Abenduaren 19tik 20ra ireki zituen ateak ikastetxeetarako, eta abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra bitartean jende ororentzako.
Aurten, Ficobako EHPk proposamen ugari izan ditu, aisia eta entretenimendukoak, baina didaktikoak ere izan ditu, eta bertan, gai batzuk landu dira jolas bidez, hala nola, elkartasuna, ingurumena, berdintasuna edo osasuna.
“Oso pozik gaude, esan du Elena Casusok, EHPko zuzendariak, bai gure Eguberrietako Haur Parkeak berriz bildu duen lagun-kopuruagatik, bai edizio honetarako antolatu ditugun jarduera guztiek izan duten harreragatik".
Ohi denez, bisitariek gehien baloratu duten alderdietako bat erakustazokako instalazioen zabaltasuna izan da. Horri esker, erosotasunez gozatu ahal izan da Ficobako hiru pabiloiak bete dituzten jarduera ludiko eta hezigarrien eskaintza zabala.
http://pin.ficoba.org
|