Aurten, GHPak Unialco-Uvesco, Osalan, La Bacaladera, Txingudiko Zerbitzuak eta Kutxa entitateek babesten dute eta beren jarduera propioak aurkeztuko dituzte. Beste babesle batzuek, hala nola Eusko Trenek, Irungo Udalak eta Gurutze Gorriak Parkearen atal jakin batzuk babestu dituzte. GHPak abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra irekiko ditu ateak
Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak —Pin, Pan, Pun izenaz ere ezaguna— jarduerez josita iritsiko da aurten Ficobara. Aisialdiko, entretenimenduzko proposamen milaka, eta proposamen didaktikoak ere bai 3 eta 14 urte bitarteko haurren kezkak asetzeko modukoak. Gipuzkoako bazter guztietako neska-mutilak eta eren familiak, zeren eta Ficobako GHParen asmoa da lurraldeko txoko guztietara iristea eta Ficobara erraz iritsi ahal den udalerri gipuzkoar guztietako publikora iristea, eta era erosoan aparkatu bertako instalazioetan edo “topoz” etorri ahal dena, Irun-Ficoba geralekura.
Hiru pabiloi eta hiru proposamen desberdin
Ficobara iristean, eskaintza oso bat aurkituko dute bisitariek, erakustazokaren hiru pabiloietan banatuta.
1. pabiloia lau gunetan banatuta egongo da, partxisaren koloreen arabera. Kolore bakoitzeko gune bakoitzean jolasteko, dibertitzeko eta osasunarekin, elkartasunarekin, ingurumenarekin eta berdintasunarekin lotutako jokoekin zein jarduerekin ikasteko proposamen ugari topatuko dituzte neska-mutilek.
Ingurumena berde koloreko protagonista izango da. Han, umeak birziklatzearen munduan arituko dira, eta planeta guztion adela deskubrituko dute. Era berean, landareen munduan hasteko proposatuko zaie eta hainbat jarduera egingo dituzte, eguzkiaren energiaren, uraren eta haizearen ondorioak eta onurak ezagutu ditzaten. Ficobak babestu du gune hori.
Gune urdina elkartasunari dagokiona izango da eta bi gai-arlo handi izango ditu: Munduko jokoak eta jostailuak gizarteratze tresna diren aldetik eta joko eta jostailu kooperatiboak, hau da, jaso eta ematean oinarritzen diren jokoak, denontzako onura lortzeko asmoz. Gune hau EuskoTrenek babesten du.
Irungo Udalak babesten duen gune horian berdintasunak izango du protagonismoa. Jokoak egingo dira generoa alde batera utzita, sexuarekin eta estereotipoekin lotutako rolak errepikatu gabe. Azken helburua elkarbizitzarako balioak transmititzea da betiere berdintasunean eta pertsonenganako begirunean.
Gune gorria osasunari buruzkoa izango da. Han ospitale txiki bat instalatuk oda eta neska-mutilek lehen sorospenetarako arauak ikasiko dituzte. Edukiontzi handi bat ere prestatuko da jostailuak jasotzeko, bitarteko materialik ez duten neska-mutilentzat. Gune hau Gurutze Gorriak babesten du.
Eduki handiko babesleak
Eta 1. pabiloitik 2. pabiloira. Gune horretan proposamenak Eguberrietako Haur Parkeko beste babesleen eskutik datoz, eta jarduera ludikoak hezkuntzazko edukia duten beste batzuekin konbinatzen dira.
Sei metroko altuera duen Unialco-Uvesco txirrista erraldoia da egiten den proposamen ikusgarrienetako bat.
Bestalde, La Bacaladera enpresak ekintza ludiko eta gastronomiko bat antolatu du Irun + Gastronomi ataldearen lankidetzarekin. Sukaldaritzaren profesional horiek ordu batzuetan, beren jatetxeetako suak Ficobara lekualdatuko dituzte eta ezagutzak zein sormena partekatuko dituzte klase dibertigarri horietara izena ematen dutenekin; hain zuzen ere, tamaina txikiko mokadu gustagarriak egiteari buruzko klaseak izango dira. Horretarako mundu mailan prestigioa lortu duen elikagai produktu bat erabiliko dute: La Bacaladera enpresa irundarraren bakailaoa. Tailerrak egunero izango dira, 16:30tan 18:00etan.
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak Ficoban ezarriko bere trailerra eta haurrei zein helduei laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako hainbat jarduera proposatuko dizkie.
Txingudi Zerbitzuak erakundearen gunean ura izango da gai nagusia. Helburua urarekin jolastea eta bere ziklo osoa ezagutzera ematea da Bidasoa eskualdean. Hori guztia ikus-entzunezko materialaren bitartez, bai umeentzat bai helduentzat, eta Oka Joko erraldoi baten bitartez ere bai.
Kutxaren proposamena ere iradokitzailea da. Bere espazioan hiri oso bat irudikatuko da eta umeek harekin elkar eraginean aritu ahalko dira margotuz, jolastuz eta, jakina, eraikiz.
Eta, nola ez, etxolak
Ficobako 3. pabiloian, bere 2.071 m²-ko azaleran ezarriko dira Eguberrietako Haur Parkearen ohiko etxolak. Askotariko eskaintza horretan matxinsaltoak, haurrentzako talka autoak, baby hegalaria, dragoia eta ohe elastikoak ez dira faltako.
Datu praktikoak
GHPak abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra irekiko ditu ateak publiko orokorrarentzat. Abenduaren 19 eta 20an ikastetxeetako taldeentzat bakarrik irekik oda. Publikoarentzako irekiera ordutegia 15:00etatik 20:00etara izango da. Abenduko 4, 25, 31 eta urtarrilaren y 1ean itxita egongo da GHPa. Sarreraren prezioa 7 eurokoa izango da 14 urte arteko umeentzat , eta 5 eurokoa helduentzat. Bi urtetik beherako umeek sarrera doan izango dute eta 10 ume baino gehiagoko taldeei 4 euro kobratuko zaizkie sarrera.
|