Expomarketeko zuzendari Elena Casusoren esanetan, “Aurten, azokak jende ugari erakarri du, baina krisiaren ondorioak ere nabariak izan dira eta ezin izan dugu aurreko urteetako kopuru bikainetara iritsi. Urteko sasoi honetan ere, kontsumitzaileak atzera egiten du aurreikuspen ekonomikoak entzutean eta ezer erosterakoan kontu handiagoz jokatzen du”.
Aurtengo Expomarketen 65 bat erakusketari izan dira, Ficobaren bi pabiloitan banatuta, eta eskaintza zabala eta askotarikoa ekarri dute: moda, kosmetika, habitata eta dekorazioa, gastronomia eta zerbitzuak. Erakusketarien ia % 70 Gipuzkoatik kanpokoak izan dira eta % 15 inguru Frantziakoak.
Ficobara hurbiltzeko beste arrazoi bat izan da egun horietan ere Irungo Artisautzaren II. Azoka egin dela Ficobako 1. pabiloian. Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Elkarteak antolatu du eta Gipuzkoa osoko 26 artisauk parte hartu dute.
Informazio gehiago: http://expo.ficoba.org
|