FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAK EGUBERRIETAKO ALDIA INAUGURATZEN DU EXPOMARKET LEHENGO EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO AZOKAREN BITARTEZ
 
28/11/2011 • Azoka abenduaren 3tik 6ra egingo da, etenik gabeko ordutegia izango du 11.00etatik 20.00etara. Astelehenean, abenduaren 5ean, sarrera doan izango da; gainerako egunetako sarrera 2 kostatuko da. Paraleloan Irungo Artisautzaren II. Erakustokia egingo da, Gabiltza Elkarteak antolatua.
 
   
handitu

Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak izena eta irudia aldatu, eta Expomarket bilakatu da. Arrazoien artean, ekitaldi horren jitea izenak era egokiagoan islatzeko borondatea: sektore anitzeko azoka bat, zeinean espezialitate askotariko erakusketariak biltzen diren. Gainera, Expomarket terminoak ez du itzulpenik behar, eta erabilgarria da Ficobak bere ekitaldien berri emateko erabiltzen dituen hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelania, frantsesa).

Expomarketedizio honek 65 bat erakusketari bildu ditu (behin behineko zifra da, komertzializazioa ia ekitaldiaren bezpera arte irekita egongo baita). Azokak izandako bost edizioetan erregistratu diren bisitarien eta salmenten emaitza onek erakarri dituzte erakusketariak. Iaz ia 21.000 bisitari izan ziren azokan, eta era horretan jende gehiago bisitatzen duen Gipuzkoako azoka gisa finkatu da.

Bisitariak Expomarketen eskaintza zabalak eta anitzak interesatuta etortzen dira. Eskaintzan moda, kosmetika, etxebizitza eta dekorazioa, gastronomia eta zerbitzuak sartzen dira. Aurtengo berritasunen artean igerilekuen eskaintza da aipatzekoa.

Beste datu interesgarri bat: Expomarketek duen gaitasuna Gipuzkoatik kanpoko erakusketariak erakartzeko. Aurten ere baieztatzen da joera hau. Erakusketarien %70 inguru beste lurraldeetatik datoz eta %15 inguru frantziarrak dira.

Aurreko edizioetan bezala, txikienak eta gurasoen erosotasuna gogoan edukita, puzgarriak instalatuko dira azokak iraungo duen lau egun horietan eta hainbat erakusketarik joko batzuetan parte hartzeko aukera emango dute beren standetan.

Bestalde, guztien poltsikoan pentsatuz, sarreraren prezioa mantentzea erabaki da. Aurten ere 2 eurokoa izango da, eta astelehenean, abenduaren 5ean, sarrera doan izango da. Hamabi urtetik beherako umeek ez dute sarrera ordainduko. Gainera, egunero 150 euroko txartela bat zozketatuko da Azokan bertan gastatzeko.

Inaugurazioa

Expomarketek abenduaren 3an, 11:00etan irekiko ditu ateak publikoarentzat. Ordubete geroago, 12:0etan, inaugurazio ofiziala izango da, Pedro Esnaola Gipuzkoako Merkatal Ganbararen presidentearen eskutik.

Irungo Artisautzaren II. Erakustokia

Ficobara hurbiltzeko beste pizgarri bat Irungo Artisautzaren II. Erakustokia izango da. Ekimen hori Gabiltza Elkarteak bultzatu du (Gipuzkoako Artisauen Elkartea). Ficobako 1 pabiloian Gipuzkoa osoko 26 artisau bilduko dira. Horiek ere askotariko eskaintza ekarriko dute, ia lanbide guztiak egongo dira ordezkatuta. Adibide gisa eta besteak beste, hauek ikusi ahalko dira: egurra zizelkatzea, egurrezko jostailuak, koadernatzea...

Artisauen eskaintza zabala erosi ahal izango da eta horrez gain, egunero, 12:00etatik 13:·0era eta 17:30etik 19:00etara egingo diren lanbideei buruzko erakusketa-tailerrez disfrutatu ahalko du publikoak. Hilaren 3a artilearen eguna izango da, hilaren 4 soplete beiraren eguna, hilaren 5 birziklatzearen eguna, eta hilaren 6a edertzapenaren eta kaligrafiaren eguna.  

Artisautza Erakusketaren irekiera ordutegia  Expomarketek duen berbera izango da, 11:00etatik 20:00etara jarraian.

 

Informazio gehiago:  http://expo.ficoba.org

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu