|
ARTEANDO 2011Arte Garaikidearen azokaren 1. edizioak atzo itxi zituen ateak Irungo Ficobako Erakustazokan. 7.000 pertsona inguruk ikusi ahal izan dituzte Irungo erakustazokako 250 artelanak 22 galeriatan ikusgai egon direnak, erakusketa publikoarentzat, dohainik, zabalik egon den bost egunetan.
Oro har, galeriak oso pozik daude Azokarekin, bertan beren jarduera oso giro onean gauzatu ahal izan dutelako, publikoaren onarpenari dagokionez; izan ere, jendeak oso ondo erantzun baitu, nahiz eta ekonomiaren aldetik, estualdia bizitzen ari garen. Azokan zeuden galeria gehienek salmenta garrantzitsuak egin dituzte eta datorren urtean berriz itzultzeko asmoa adierazi dute.
Halaber, entitate antolatzaileak, Irun, Hondarribi eta Hendaiako Udalak, bai eta Kutxa ere, pozik azaldu dira Azokaren maila artistikoagatik, jendeak eman duen erantzunagatik eta Erakustazokaren muntaketagatik, erakusketa-mailarik gorenenaren parekoa izan delako. Entitate horiek guztiek Azoka honi –proiektu kulturala eta turistikoa den aldetik- bere babesa ematen jarraitzeko asmoa azaldu dute, Azoka hau artearen panoramaren barruan mailarik gorenean eta arte garaikidearen barruan erreferente europar gisa kokatzekoa.
Azokak birtualki jarraituko du; izan ere, Kutxarekin lankidetzan, ekimen interesgarri bat jarriko da martxan datozen egunotan; horri esker, weba bisitatzen dutenek denbora errealean ezagutu ahalko dute galerien jarduera, eta standetara “bisita birtuala” egin eta galeristekin harremanetan jarri ahalko dira.
Azokaren zuzendari Marta Scarpellinik esan duenez “gogor lan egin dugu, baina merezi izan du. 1. Edizio hau ilusioz beteta ixten dugu etorkizunari begira, proiektu hau gauzatzeko Irunen leku ideala aurkitu dugulako. Ilusioz betetzen gaituen proiektua da, publikoa, artistak, komunikabideak eta entitate publikoak gure espektatiben oso gainetik egon dira eta. ARTEANDO Azokaren 2. Edizioan elkar ikusi arte”.
|