FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA 2011: 100 ERAKUSKETARITIK GORA ETA HIRU PABILOI PROPOSAMEN EKOLOGIKOZ BETETA
 
12/05/2011 • Bioterraren zortzigarren edizioa ekainaren 3tik 5era egingo da Ficoban. Hasteko hiru aste falta direlarik, Bioterrako ia erakusketa-toki guztia salduta dago. 100 erakusketari baino gehiagok, Ficobako hiru pabiloietan banatuta, produktu eta zerbitzu ekologikoen eskaintza zabala ekarriko dute Iruna, hiru gai-eremutan banatuta.
 
   
handitu

Bioterra pabiloian, bisitariek eskaintza zabala aurkituko dute nekazaritzako, kosmetikako eta ehungintzako produktuekin. Geobat pabiloian, energia berriztagarrien eta bioeraikuntzaren enpresak jarriko dira. Eta Naturall pabiloian, osasun eta ongizate eskaintza bilduko da. Guztira, 1.000 m2baino gehiago, erakusketarako.

Bi gune dibulgaziorako: auditoriuma eta “exhibitor’s corner”

Bioterrak arreta berezia eman dio kultura ekologikoari, eta bi gune gaitu ditu, hitzaldi eta erakusketak egiteko. Hitzaldiak direnak Ficobako auditoriumean egingo dira, eta ikuspegi ugaritatik jorratuko dute ekologiaren eremua, hala nola, produktu berdeen eskaintza eta eskaria sortzeko ikuspegitik, geroko eraikinetan eta hirietan berriztagarriak sartzearen eta energi eraginkortasunaren ikuspegitik, “slow food” delakoan produktuak ezartzearen ikuspegitik, energi ereduaren eta zor ekologikoaren ikuspegitik, eta eztabaida nuklearraren edo arkitektura iraunkorraren ikuspegitik. Adituak izango dira hitzaldiak ematen, hala nola, Gernot Minke irakaslea, Alemaniako arkitektoa eta aditu ospetsua eraikuntza bioklimatikoetan, eta Carlos Taibo, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoetako irakaslea, zeinak "desazkundearen defentsan" hitzaldian gure produkzio- eta kontsumo-mailak premiaz murrizteko beharra jorratuko duen.

Bigarren dibulgazio-gunea, “exhibitor’s corner” delakoa, zeina pabiloietan bertan dagoen, beren proposamenak sakontasun handiagoz ezagutzera eman nahi dituzten erakusketari guztientzat erreserbatua egongo da.

Teoriatik praktikara

Bioterra, era berean, aukera ona izango da bizimodu ekologikoagoa egiten lagun diezaguketen jarrerak zein diren jakin eta gero praktikan jartzeko. Atal horretan, bisitariek Energiaren Euskal Erakundeak eraginkortasunez gidatzeko emango dituen ikastaroetan parte hartu ahal izango dute, edo eguzki-sukalde paraboliko bat muntatzeko tailer praktiko batean, gero haren funtzionamenduaren erakustaldi batera joanez, edo geobiologiako eta bioeraikuntzako erakustaldietan.

Gastronomiaren atala

Azoka egunetan aukera izango da elikagai ekologikoak zuzenean sukaldatzea gozatzeko eta standetako proposamenak dastatzeko. Aurten ere, plater erraldoi bat egingo da produktu ekologikoak soilik erabiliz: Patata-tortilla handi bat, doan dastatu ahal izango dena. Tortilla erraldoia Arabako patata ekologikoarekin egingo da ENEEK-en (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) eskutik.

Bioterra Facebooken

Bioterrak bere presentzia zabaltzen jarraitzen du; orain, baita gizarte-sareetan ere. Jadanik badu bere orria Facebooken, eta haren bidez, azoka jarraitzen dutenei informazioa emateaz gainera, zozketak egingo ditu aldizka Facebooken Bioterraren “lagunak” egiten direnen artean.

Bioterrak lehenengo ediziotik eutsi dio goranzko ildoari. Iaz, hazten jarraitu zuen, eta ehun erakusketarik eta 9.000 bisitari baino gehiagok parte hartu zuten; hori %7ko eta %9ko hazkuntza da, hurrenez hurren.

 

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu