Gipuzkoako Txakur Nazioarteko Erakusketa berriro eginen da Ficoban. Aurtengoa XXXII. edizioa izanen da. Ficoban 825 txakur erakutsiko dira, beti bezala, goi mailakoak; Final Handian lehenak izateko prest, baita erakusketako txakurrik onena aukeratua izateko ere.
Aurten parte hartuko duten txakurren %35 frantziako jatorrikoak dira, 300 inguru. Parte hartze frantziarraren portzentaje handi hau gertatu da antolatzaileek (Gipuzkoako Txakurren Elkartea) aurreinskripzioak egiteko eremua zabaltzeko egin duten ahalegin bereziaren ondorioz, zeinak web frantziar baten bitartez ere egin ahal izan baitira.
Dibertsitate geografikoari erakusketan izanen diren txakur arrazen dibertsitatea gehitzen zaio. 200 arraza baino gehiago ordezkatuko dira, haien artean, otsoarekin antzik handiena duten otso-txakur txekiarraren aleak nabarmentzen direla, baita Kortsikako cane-a, mastin napoliarra eta terrier beltz errusiarra ere, besteak beste. Era berean, aurten setter txakurraren inguruko atal berezi bat izanen da.
Epaimahaiari dagokionez, beti bezala nazioartekoa izanen da, eta hauen presentzia azpimarratzekoa izanen da: Sean Delmar eta Cathy Delmar senar-emazte irlandarrak, biak oso ezagunak, eta haiekin batera, Espainiako, Frantziako, Georgiako eta Italiako epaileak izanen dira.
Erakustaldiak dira publikoaren artean interes handiena pizten duten jardueretako batzuk. Aurten, berritasun gisa, beste erakustaldia bat gehitu da programara. Erakustaldi horretan, bereziki trebatuta dagoen txakur batek dirua antzemateko dituen gaitasunak erakutsiko ditu. Gainera, jendeak aukera izanen du txakurren hezkuntza zibileko erakustaldi bat ikusteko, eta dagoeneko ohizkoa den gazte aurkezleen lehiaketa ere ikusteko aukera ere izanen da.
Erakusketa jende ororentzako irekia izanen da, helduentzat 5 euroko prezioan eta 10 urtetik beherakoentzat 3 euroan.
OSO GARRANTZITSUA
Indarrean dagoen Erakusketa Arautegia betez, DEBEKATUTA DAGO Erakusketa barrutira LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURREK SARTZEA baita txakurrak saltzea ere Erakusketaren barrutian.
Informazio gehiago:
Javier Redondo. Gipuzkoako Txakurren Elkarteko presidentea
Tel.: 656 76 24 99
2011ko Programa
08.00 Dokumentazioa hartzea eta Albaitari Kontrola
09.00 Ikusleentzako irekiko da
09.30 Epaiketen hasiera
12.00 Trebakuntza zibila, Álvaro Morenoren eskutik
12.30 Erakustaldia Mikel Pinoren eskutik
14.00 Baieztapenak eta ZAE
14.00 Aurkezle gazteen Lehiaketa
16.00 Taldeen finalei hasiera ematea eta Final Nagusia
|