|
Ekitaldira joan nahi duen orok gaurkoandreak@hotmail.composta elektronikoaren helbidean baieztatu dezake bertaratzea.
Apirilaren 9an, bi saiotan, 17:00etan eta 20:00etan, bigarren elkartasun dantzaldia egingo da Ficobako auditorioan, Irungo Gurutze Gorriak antolatuta.
Apirilaren 9 eta 10ean, berriz dator Ficobara Nazioarteko Katu Erakusketa; bosgarren edizioa du. Aurrekoetan bezala, Carcasonne-ko AMOBS STAR elkarte frantziarrak antolatu du erakusketa.
Apirilaren 14an, Krea Bidasoaren txanda izango da.Bidasoa Bizirikek antolatuta, ekitaldia ekintzailetzari, berrikuntzari eta sorkuntzari eskainita dago.
Apirilaren 16tik 25era Prehistoric Tour dator Ficobara.Neandertal gizakiaren kulturari buruzko atzera begirako lehenengo erakusketa handia da.Abentura zoragarria familia osoarentzat, Neandertal Gizakiei buruzko ikerketen emaitzak modu ludiko eta pedagokikoan aurkezten baitira.
Hilabetea amaitzeko, Taupadakek bultzatutako ongintzako kontzertua izango da. Kontzertu berezia, arrazoi askorengatik. Musikari profesionalek osatzen dute orkestra, eta eskuzabaltasunez parte hartuko dute, lehen aldiz elkarrekin. Bertan, Bolibiako konpositoreen musika ere izango duen errepertorioa interpretatuko dute. Izan ere, biltzen den diru guztia Bolibiako oihanean dagoen San Ignacio de Moxoxeko Musika-eskolarako izango da, zeinak Taupadaken laguntza jasotzen baitu. Kontzertua Ficobako auditorioan izango da apirilaren 30ean, larunbatean, 20:00etan, eta Almudena Ortega donostiarrak ere parte hartuko du.
|