|
Argitasun handiko ledezko publizitate-euskarri bat da, eta Solsystems konpainia frantziarrak kudeatzen du. Bertan, publizitateko edukiak ematen dira, irudi finkoak nahiz dinamikoak agertuz.
Solsystems enpresak Ficoba aukeratu du Estatu osoko lehenengo kokaleku gisa; izan ere, egunean 20.000 ibilgailu ibiltzen da erakustazokaren paretik doan errepidean, eta Ficobak, bestalde, bisitari ugari izaten du urte osoan.
Solsystems enpresa publizitate euskarri handietan espezialista da; esperientzia handia dauka sektore horretan, eta herrialde ugaritan garatzen du bere jarduna.
|