FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRAREN VIII. EDIZIOAK ERAKUSKETA-AZALERAREN %50A SALDUA DAUKA INAUGURATZEKO HIRU HILABETE FALTA DIRENEAN
 
11/03/2011 • Gernot Minke, bioeraikuntzako alemaniar adituak, bertan izango dela baieztatu du. Bioterra Facebooken estreinatu da, eta hainbat zozketa iragarri ditu. Azoka ekainaren 3tik 5era izango da Ficoban.
 
   
handitu

Erakusketariek berriro ere babesa eman diote Ficoba Fundazioak duela 8 urtetik bultzatzen duen azoka ekologikoa den Bioterraren edizio berriari, eta hasteko hiru hilabete falta direnean, erakusketa-azaleraren %50a saldua dago. Komertzializazio-datu horiek baieztatu egiten dute Bioterra hitzordu irrikatua bihurtu  dela sektorean, tresna erakargarri gisa ikusten baitute beren produktuak eta zerbitzuak ezagutzera emateko eta ekologikoaren kultura zabaltzeko.

Aurreko edizioetan bezala, Estatuko iparrean erreferente den azoka ekologiko honek hiru gai-eremu nagusi proposatzen dizkie erakusketariei eta bisitariei. Bat, produktu eta ekimen ekologikoei eskainia; bertan, nekazaritza ekologikoko elikagai ziurtagiridunak, nekazaritza ekologikorako produktuak eta osagarriak, kosmetika, ehungintza eta kudeaketa ekologikoaren ekimenak erakutsiko dira. Naturall esparruak, bestalde, osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten sektore guztiak biltzen ditu ikuspegi arduratsu eta ingurunearekiko errespetuzko batetik. Bioterraren eskaintza Geobatekin osatzen da. Bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien gune horretan, irtenbide profesionalak aurkitu ahal izango dira eraikuntza osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena gauzatzeko, kontsumoa murrizten duten eta energia naturalak aprobetxaten dituzten energi instalazioak ere bai eta, halaber, Ekonomia Berdearen sektorean lan egiten duten profesionalak eta enpresak.

Adituek Bioterran parte hartuko dutela baieztatu dute

Zenbait hizlarik baieztatu dute Bioterran izango direla. Besteak beste, nabarmendu behar da bertan izango dela Gernot Minke irakaslea, arkitektoa eta aditu alemaniar ospetsua eraikuntza bioklimatikoetan. Material naturalekin, batik bat industriaratu gabeekin eraikitzeko teknika berriak birsortzen, hobetzen eta gauzatzen espezializatu da Minke. Horrela, munduko leku askotan egin ditu proiektuak eta eraikinak, bertako materialak bakarrik erabiliz. Bere ikerketa asko adobezko eraikinetan ardaztu dira. Minkek gogorarazten du oraindik ere gizateriaren heren bat lurrez eraikitako etxeetan bizi dela.

Bioterra Facebooken dago jada

Bioterrak bere presentzia zabaltzen jarraitzen du; orain, baita gizarte-sareetan ere. Jadanik badu bere orria Facebooken, eta haren bidez, azoka jarraitzen dutenei informazioa emateaz gainera, zozketak egingo ditu aldizka Facebooken Bioterraren “lagunak” egiten direnen artean.

Bioterrak lehenengo ediziotik eutsi dio goranzko ildo horri. Iaz, hazten jarraitu zuen, eta ehun erakusketarik eta 9.000 bisitari baino gehiagok parte hartu zuten; hori %7ko eta %9ko hazkuntza da, hurrenez hurren.

http://bioterra.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu