FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIEXPO, BANFF-EKO MENDIKO ZINEMALDIAREN EGOITZA
 
21/02/2011 • Mendiexpoko hurrengo edizioak jardunaldi oso bat izango du proiekzio-programan, Banffeko Zinemalditik iritsitako filmetarako. Banffeko Mendiko Zinemaldia munduko garrantzitsuena da. Lortutako akordioarekin, Mendiexpok mendian espezializatutako ekitaldi-perfila sendotu du.
 

Mendiexporen zortzigarren edizioa 2011ko urriaren 30etik azaroaren 1era izango da, eta, dagoeneko, programazioa zehazten ari da. Berritasunen artean, azpimarratzekoa da Ficobak Banffeko Mendiko Zinemaldiarekin lortu duen lankidetza-hitzarmena, aukera emango baitie Mendiexpo bisitatzen dutenei azken hilabeteotan mundu osoan filmatutako mendiko film on eta ikusgarrienetako batzuk gozatzeko.

Mendiexpo ere –eta, beraz, Ficoba– aurten Banffeko Zinemaldiaren nazioarteko bira hartzen duten egoitzetako bat izango da, bisitariei urtez urte eskaintzen dien proiekzio-eskaintza hobetzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Era berean, zinemaldi horrekin lortutako akordioak aukera emango dio Mendiexpori bereziki mendia eta mendiko kirolak maite dituztenei zuzendutako eskaintza sendotzen jarraitzeko. Hemendik aurrera, Mendiexpoko bisitariek aukera izango dute munduko mendizale garrantzitsuenei ohi bezala entzuteaz gainera mendiko film ikusgarrienetako batzuk berri-berritan ikusteko.

Banffeko Mendiko Zinemaldia 1976tik egiten da Kanadako herri horretan, eta munduko mendiko zinemaldirik garrantzitsu eta ospetsuenetako bat da. Zinemaldia aspalditik zabaldu da mundu osoan zehar, Banff Mountain Film Festival World Tour delakoaren bidez, 32 herrialdetan agertzen baitute. Formula bat da zinemaldi horrek proposatzen dituen goi-kalitateko filmak helarazteko. Ekintza-kiroletan, ingurumenean eta abenturan inspiratutako proiekzioak izaten dira.

Link honetan aurki dezakezue Mendiexpoko Banff egunaren aurrerapena:

http://www.youtube.com/user/TheBanffCentre#p/u/0/QOhU0nW686o

 

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu