FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EGUBERRIETAKO EUSKAL KOSTALDEKO AZOKAREN V. EDIZIOA ABENDUAREN 5ETIK 8RA, FICOBAN
 
01/12/2010 • Erakusketaren metro koadroen kopuruan hazten ari da Azoka eta 2009ko erakusketarien kopuru bera mantentzen du. Paraleloan Irungo Artisautzaren I. Erakustokia egingo da, Gabiltza Elkarteak antolatua.
 
   
handitu

Aurten 78 erakusketari izango dira beren produktuen eskaintza askotarikoarekin Ficobako 2 eta 3 pabiloiak betetzen arduratuko direnak Eguberrietako Euskal Kostaldeko Azokaren V. edizioan. Iaz 20.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu zuten azoka, eta Gipuzkoako azoka garrantzitsuenetako bat bilakatu da bisitarien kopuruari dagokionez. Publikoaren bultzada horri esker, urtez urte hazten ari da Azoka. Edizio honetan erakusketarien kopurua mantendu arren, azalera handiagoko standak kontratatu dituzte, eta hori dela-eta Azokaren metraje globala %7an hazi da. 

Azoka gero eta garrantzi handiagoa lortzen ari da eta erakusketarien jatorri geografikoan islatzen da hori. Eguberrietako Euskal Kostaldeko Azoka mugez haratago doa, eta dagoeneko erakusketarien %75 Gipuzkoatik kanpo datoz. Gainera, azpimarratu behar da erakusketarien %16a frantziarrak direla.

Harrera bikaina izaten du publikoaren aldetik, zeinak mota guztietako erosketak egiteko jardun batez disfrutatzen baitu eta eguberrietako erosketa batzuk aurreratzeko aprobetxatzen baitu.

Eguberrietako Euskal Kostaldeko Azokak aurten proposatzen duen eskaintzaren inguruan, Ficobara hurbiltzen diren bisitariek elikadurarekin eta gastronomiarekin; osasunarekin eta edergintzarekin; dekorazioarekin; turismoarekin; aisiarekin eta denbora librearekin; artisautzarekin; modarekin eta osagarriekin; etxeko gauzekin; ibilgailuekin edo zerbitzuekin lotutako produktuen aukera zabala aurkituko du, besteak beste. Bitxikerien artean, EVE/EEE Energiaren Euskal Erakundeak Ficobara ekarriko dituen auto elektrikoen hiru modelo ikusi ahalko dituzte bisitariek.

Aurreko edizioetan bezala, txikienak eta gurasoen erosotasuna gogoan edukita, puzgarriak instalatuko dira azokak iraungo duen lau egun horietan.  Eta guztien poltsikoak kontuan hartuz, egunero 150 euroko txartela bat zozketatuko da Azokan bertan gastatzeko.

Eguberrietako Euskal Kostaldeko Azoka abenduaren 5etik 8ra irekiko da etengabeko ordutegian, 11:00etatik 20:00etara, eta sarreraren prezioa 2 eurokoa izango da. Umeek ez dute sarrera ordainduko.

Irungo Artisautzaren I. Erakustokia

Ficobara “zubian” hurbiltzeko beste pizgarri bat Irungo Artisautzaren I. Erakustokia izango da. Ekimen hori Gabiltza Elkarteak bultzatu du (Gipuzkoako Artisauen Elkartea). Ficobako 1 pabiloian Gipuzkoa osoko 21 artisau bilduko dira. Horiek ere askotariko eskaintza ekarriko dute, ia lanbide guztiak egongo dira ordezkatuta. Adibide gisa eta besteak beste, hauek ikusi ahalko dira: egurra zizelkatzea, egurrezko jostailuak, koadernatzea...

Artisauen eskaintza zabala erosi ahal izango da eta horrez gain, egunero, 12:00etatik 13:00ra eta 17:00etatik 19:00etara egingo diren lanbideei buruzko erakusketa-tailerrez disfrutatu ahalko du publikoak.

Argibide gehiago: http://expo.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu