|
Eta datorren asterako iragarri dituzten hotzekin kanioiak martxan jartzea espero dute larunbatean zortzi lehen elur geruza prest izateko.
Asteartean Pirinio Atlantikoetako eski estazioen hainbat ordezkarik aurtengo eski denboraldia aurkeztu zuten Ficoban. Bertan egon ziren Gourette, La Pierre Saint Martin eta Artouste estazioetakoak, baita Iratikoak ere.
Aurtengo berrikuntzak aurkeztu zituzten, eskaintza bereziak, azpiegitura zein zerbitzu berriak, forfaiten prezioak, autobusen joan etorriak, eta teknologia berriei egokitzeko egindako inbertsioak. Uda honetan Gourettek 16 milioi euroko inbertsio egin du eskizaleen harrera hobetzeko. La Pierre Saint Martinek, berriz, 50 urte beteko ditu aurten, eta horren karietara hainbat ospakizun prestatu ditu.
Informazio gehiago nahi izanez gero honako web orrietan aurkituko dituzue. www.gourette.com, www.altiservice.com, www.lapierrestmartin.com, www.n-py.com eta www.chalets-pays-basque.com.
|